|
Eskatutako funtzioak
Kanpo Ekitaldietarako talde komertzialaren parte izanik, bezero berriak erakartzeko egingo diren ekintza desberdinak sustatu eta gauzatzeko arduraduna izango zara: FICOBAn beraien ekitaldiak eta bilerak garatzeko interesa duten enpresak, instituzioak eta erakundeak, besteak beste. Gainera, ekitaldi hauen antolamendua kudeatuko duzu, prozesu osoa lideratuz.
Betekizunak
Goi mailako ikasketak (Diplomatura, Lizentziatura) izango dituzu, zerbitzuetako sektorean komertzial gisa gutxienez 2 urtetako eskarmentuarekin. Zure euskara eta frantses maila altua izango da eta disponibilitatea eta ordutegi malgutasuna izango duzu, nazio edota nazioarte mailan bidaiatzeko aukera izateaz gain.
FICOBAko partaide izango zara, hasiera batean, urte bateko kontratu batekin, ebaluaketa gainditu ondoren behin betikoa izatea bilakatuz.
Hautagaitzak
Kanpora aterako da hautaketa prozesua, eta, hortaz, Ficoban ez dugu hartuko curriculumik.Kasu honetan, LKS arduratuko da. Parte hartzeko interesik baduzu, bidali, mesedez, zure curriculuma :
i.cadierno@lks.es
https://lks.epreselec.com/Ofertas/Ofertas.aspx?Id_Oferta=1996215
|