FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
EGUTEGIA
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ABLA
 
07/02/2007 • 09/02/2007 Komunikazio-sektorearen, marketinaren eta beren euskarrien foroa
 
   
handitu
Komunikazioa, edozein enpresa edo ekintza baten elementu estrategiko bereizgarri eta enpresa gestioaren tresna gisa. Hau da Ficobaren proposamen berri honen abiapuntua, ABLA izenaz aurkeztuko dena. Foro honen helburuak hauek dira: komunikazioaren kultura sustatzea, gero eta handiagoak diren gai horien inguruko beharrei erantzutea eta sektoreko profesional guztien topagune bilakatzea. 2007ko otsailaren 7tik 9ra izango da ABLAren lehenengo edizioa Ficoban.

ABLA ez da ohiko ekitaldi bat, Ficobak orain arte sustatu dituenen antzekoa. Hauek dira ekitaldi berezia bilakatzen duten arrazoiak: alde batetik, sektoreko profesional guztien bilgune gisa diseinatu da; beste batetik, enpresa-munduan kultura sustatzeko dituen bokazioa eta egitura direla-eta jardunaldi formatiboak eta dibulgatiboak antolatzeaz gain, lan tailerrak, erakusketak eta ohiko feria atal bat ere eskainiko dira.

Komunikazioa, marketina eta beren euskarriak balore berri bat eskuratzen ari dira enpresaren ikusmoldean eta hori da foro hau antolatzearen arrazoia Ficobaren aldetik. Konpainiek merkatu globalizatu eta guztiz lehiakor batean lan egin behar dute beren tamaina, kokapena edo eremua alde batera utzita. Duela gutxi arte kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea nahikoak ziren arrakasta bermatzeko. Egoera aldatu egin da eta dagoeneko, hori ez da nahikoa. Asko dira sektore berean, merkatu berean edota ezaugarri bereko produktuekin lehiatzen diren enpresak; hori dela-eta, desberdintzeak berebiziko garrantzia hartu du gaur egun. Eta desberdintze horretan komunikazioak, marketinak eta beren euskarriek balore handiago hartzen dute eta tresna estrategiko bilakatzen dira enpresaren konpetitibitatearen zerbitzuan.

Egoera berri hau bereziki aplikagarria da gure inguruko enpresetara. Horregatik Ficobak, komunikazioaren, marketinaren eta eremu grafikoaren eta ikus-entzunezkoaren sektoreetako enpresa askok ABLA sustatzea erabaki dute betiere enpresa-komunikazioaren beharrei erantzuteko tresna eraginkor gisa.

Komunikazio eta marketin zerbitzuak behar dituzten enpresak dira ABLAren publikoa, industriaren edo zerbitzuen eremukoak, baita azpisektore askotako enpresak eta zerbitzu horiek eskaintzen dituzten profesionalak ere. Hala nola, paper-banatzaileak eta paper-biltegiak, aurre-inpresio zerbitzuak, inprimategiak, inpresio digital zerbitzuak, argitalpen enpresak, inprimatze serigrafikoa eta tanpografia, publizitate agentziak, argazki-estudioak, prentsa zerbitzuak, zerbitzu eta marketin zuzeneko enpresak, elkarteak eta eskolak.

Sektoreko profesionalen eskaintza erakusteko eta harreman komertzialak egiteko gunea da ABLA. Ezagutzak elkartrukatzeko, etorkizuneko estrategien inguruan hausnartzeko edota enpresen arteko lankidetzak planteatzeko foroa ere bada.

Bestalde, komunikazio eta marketin tresnak behar dituzten enpresek beren beharretara egokitzen diren erantzun zehatzak aurkituko dituzte baita hitzaldietan edo lan-topaketetan parte hartu ahal izango duten foro bat, tresna horien garrantzia estrategikoaren ingurukoa. Horretarako, gai hauei buruzko ekimen programa bat prestatzen ari da: diseinuaren balioa ETE batentzat, Web orrialdea negozioak egiteko formula berri gisa, publizitatea negozio bat zabaltzeko baliabide gisa, marketinaren aplikazioa ETE eta industria enpresetan, inprimatze digitala marketin zuzeneko tresna gisa, tipografia korporatiboa... Enpresa asko lantzen ari dira dagoeneko gai hauek; beste batzuk, berriz, konturatzen hasi dira gai horiek oso garrantzitsuak direla beren negozioetarako. Laburbilduz, mota askotako ekintzak, mota askotako publikoari zuzenduak eta komunikazioaren kultura sustatzeko helburua dutenak.


 
 
http://abla.ficoba.org
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu