 |
|
 |
EUSKAL KOSTALDEKO TURISMO BALIABIDEEN MUGAZ GAINDIKO I. WORKSHOP-A |
 |
 |
|
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak eta Euskadi-Bearneko Turismo Departamenduko Batzordeak Euskal Herriko Kostaldeko Operadoreen Mugaz Gaindiko Lehen Topaketa Profesionalak bultzatu dituzte. Helburua Bidasoaren bi aldeetako turismo baliabideen elkar ezagutza sendotzea da, alde bietako turismoa sustatzeko eta etorkizunean estrategia turistiko komunak garatzeko. Ficoba arduratuko da lehen Workshop hau antolatzeaz, eta datorren ekainaren 12an egingo da, Gipuzkoako Erakustazokan.
Bi dira ekimenaren sustatzaileek eta antolatzaileek ezarri dituzten helburu nagusiak: alde batetik, hurbileko turismoa izenekoa garatzea eta sustatzea; bestetik, Bidasoaren bi aldeetako turismo baliabideen elkar ezagutza sendotzea. Hitzordua profesionalentzat izango da bakarrik, eta 25 erakusketarik baino gehiagok eman dute dagoeneko izena: %75, Gipuzkoakoak; %25, Frantziako Pyrénées Atlantiques departamendukoak.
Erakusketarien artean, Bidasoaren bi aldeetako museoek osatzen dute multzo handienetakoa (horietako asko beren eskualdeko turismo agentziaren ordezkaritzapean), baita turismoko zerbitzu enpresek ere.
Bisitariei dagokienez, sektoreko 4.000tik gora profesionalei eman zaie ekimenaren berri gutun bidez, EAEkoak, Akitaniakoak eta erkidego mugakideetakoak (Nafarroa, Errioxa...). Bisitarien artean, 200 inguru espero dira, denetarik egongo da: hotelak, ostatuak, bidaia agentziak, udalak, merkatari elkarteak, etab.
Euskal Kostaldeko Turismo Baliabideen Mugaz Gaindiko I. Workshop-a Ficoban egingo da, ekainaren 12an, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara, erakustazoka berean ekainaren 10etik 18ra egingo den Euskal Kostaldearen Azokaren barnean. Gainera, egun bererako antolatua dagoen Euskal Kostaldeko Turismo Bulego Publikoen Topaketa Profesionalekin (10:00etatik 12:00etara) batera egingo da.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |