 |
|
 |
MENDIEXPO 2006 |
|
20/10/2006 • 22/10/2006 Mendiexpok hirugarren edizioa egingo du Ficoban, urriaren 20tik 22ra |
|
 |
|
Mendiexpo 2006 Ficoba Gipuzkoako Erakustazokan egingo da urriaren 20tik 22ra. Mendiko kirolari ospetsuak, Pirinioen bi aldeetako eski-estazioak, kirol materialaren fabrikatzaileak eta banatzaileak, abenturako bidai agentziak, kartografiako materiala eta argitaletxeen proposamenak bilduko dira profesionalentzako eta jende ororentzako izango den ekitaldi horretan. Azokak urriaren 20an, ostiralean, 16:00etan, irekiko ditu ateak. Inaugurazio ofiziala 18:00etan izango da, eta Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailburuorde Gurutz Larrañaga izango da ekitaldiaren buru.
2004an sortu zenetik, Mendiexpok apustua egin du mendiko kirolak maite dituztenentzako eta sektore horretan diharduten enpresentzako erreferentziazko foro bat bihurtze aldera. Zaletasun hori hiru dimentsioko –merkataritza, dibulgaziozkoa eta ludikoa– ekitaldi batean irudikatu da, eta hiru dimentsio emanda, erantzuna eman nahi zaie enpresen, kirolari profesionalen edo zaleen kezkei eta interesei. Mendiexpoko bisitaria askotarikoa da, baina eskaintza ere halaxe da, eta azokaren berezko alorra eta adin guztietako jendearentzako jarduera-programa osatu bat elkartzen dira.
Merkataritzaren alorrean, Mendiexporen edizio honetan, 49 erakusketari bilduko dira, Ficoban eskaintzak aurkezteko, eta honako sektore hauek ordezkatuko dituzte: abenturako bidai agentziak, ostatu hartzekoak, elkarteak eta federazioak, mendiko ur-kirolak, aire-kirolak, mendiko kirolak, argitaletxe espezializatuak, eskolak eta trebakuntzakoak, eski-estazioak, mentenimenduko materialak, kirol materiala, turismo-bulegoak, orientazioa eta komunikazioa, sorospena eta salbamendua eta kirol jantziak.
Berezko azoka-alor honetako berritasunen artean, ekimen berri bat nabarmendu beharra dago; hain zuzen, mendiko eta espeleologiako klubei erraztu egingo zaiela erakusketari gisa etor daitezen. Horiek stand txiki bat izango dute, sei metrokoa, aukerako prezioan jarrita, beren jarduerak sustatzeko eta bazkide berriak antzemateko. Proposamen horren bidez, hainbat eskaintza egin nahi zaizkie Mendiexpoko bisitariei, haietako asko mendizaleak baitira.
Bestalde, aurten, leku bat egokituko da Erakustazokako pabiloietan, arropa eta material fabrikatzaileek materialen ezaugarrien, funtzioen eta abarren inguruan kontsumitzaileak trebatu ditzaten. Hau da, Mendiexporen dibulgazio-zaletasuna standetatik bertatik agertzen da. Zalantzarik gabe, dibulgazioa da Mendiexporen helburu nagusietako bat, eta aurten, berriz ere, ahalegin berezia egin du mendizale, alpinista eta eskalatzaile ospetsuak Iruna ekartzeko, beren esperientziak, asko biziraupenaren mugetakoak, zuzenean azal ditzaten. Ahalegin horrek Mendiexporen gauza erakargarri nagusietako bat bihurtzen du proiekzioen programa. Mendiexpora etorriko da Simon Yates alpinista, Joe Simpson kidearekin Andeetako Siula Handia igotzean bizi izan zuen esperientzia itzela kontatzera. Joek istripua izan zuen, eta ezinezkoa zen erreskatea. Amildegira eroriko ziren uste osoz, Yatesek soka moztea erabaki zuen, baina bere laguna bizirik atera zen erorialdian. Istorioa eta istorioaren amaiera biltzen dira “Amildegia ukituz” proiekzioan, eta Ficoban ikusi ahal izango da.
Venezuelako Aingeruaren Jauzia ezagunetik, Amazoniako Autanatik edo basamortuko dorreetatik egindako jauziak izango dira André Vancampenhoud venezuelarraren eskutik datorren proiekzioaren argumentu nagusia. Bere aldetik, Carlos Paunerrek Nepal eta Sikkimen arteko mugan dagoen Kangchenjunga igo zueneko abentura kontatuko digu. Bide berri bat irekitzea lortu zuen, baina jaitsieran galdu egin zen, eta bi egun bizi izan zen aire zabalean. Jordi Tosasek “Bide bat harri artean: muturreko alpinismoa munduan zehar” proiekzioarekin parte hartuko du Mendiexpon. Han sartzen ditu bloke-eskalada eta mendiak taulaz jaistea (K2 edo Shivling, biak ere Himalayan), eta baita harkaitz-izotz-mistoko eskaladak eta bost kontinenteetako jaitsierak ere. Gainera, Chus Lagok, Everest oxigeno artifizialik gabe eskalatu duen Espainiako lehenengo emakumeak eta munduan hirugarrenak, “Mendi ikusezina” dokumentala estreinatuko du Mendiexpon. Atal hau osatzeko: “Asiako zerupean” Iñaki Ochoa de Olza alpinista nafarraren proiekzioa, Sylvio Egea frantziarrak muturreko eskiari eta snowboardari buruz egindako proiekzioa (Paueko Mendiko Zinemaldiko Publikoaren Sariaren irabazlea) eta eskola-umeentzako proiekzioa.
Beste jarduera batzuk Mendiko ibilaldiek, txapelketek, erakusketek eta hitzaldiek ere bere tartetxoa izango dute Mendiexpon. Guztira, bisitariak aukera izango du hogei jardueretan baino gehiagotan parte hartzeko.
Badator negua, eta harekin, eskiaren denboraldia, zeinean pil-pilean jartzen baita elur-jauzien gaia. Gai horretaz arituko da Carles García Selles, Kataluniako Metereologi Insititutukoa, eta bi hitzaldi eskainiko ditu. Haietako bat, dibulgaziozkoa, jende ororentzako, eta bestea, praktikoa, mendi garaietako kirolak egiten dituztenentzako.
Bestalde, aurten, berriz egingo da Boulder txapelketa. Baina, lehen edizioan izandako arrakastaren ondoren, mailaz igo da, eta Mendiexpo Nazioarteko Boulderraren Lehen Opena bihurtu da.
Mendiexpoko ibilaldia ere berriz egingo da. Aurten beste pozgarri bat ere badu, “Finalisten eguna” bertan egingo baita, Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta. Horrela amaituko dira Federazio horrek ikastetxeekin antolatzen dituen jarduerak. Umeak zein gurasoak bilduko dira ibilaldian. Urriaren 22an izango da, igandean, eta horregatik, jende askok parte hartuko duela espero da.
GPS bidez orientatzeko ikastaroak dira Mendiexporen beste proposamenetako bat. Horretan ere, bada beste berritasun bat: orientazio-lasterketetarako hastapenezko ikastaroa, aurten Mendiexporen programazioan sartua. Umeek ere frogatu ahal izango dute beren orientazio-gaitasuna Azokaren hiru egunetan egingo den proba batean. Gainera, bisitariek zuzenean ezagutu ahal izango dute yurta bat. Yurta nomadek erabiltzen duten kanpadenda da, eta Kirguizistanetik ekarriko dute Ficobara, milaka kilometro eginda, Mendiak eta Herriak Mendiko Gidarien Elkartekoek. “Vath Vielha, ikuspegiak” argazki-erakusketa ere bisita daiteke. Erakusketa horretan, Lourdesetik hurbil dagoen Nay herritik ateratako argazkiak biltzen dira, Pirinioen ikuspegi paregabeak eskainiz. Gainera, “Mendia, Mendiko Kirolak, Aisia eta Natura” argazki-lehiaketan ere parte hartu ahal izango da..
Atal ludikoan, Ficobako 2. pabiloian, hainbat jarduera egingo dira, erakustaldian dagoeneko tradizional bihurtu baitira, besteak beste: rokodromoa, rokodromo puzgarria, zubi tibetarra edo tirolina.
Mendiexpo solidarioa Gaurishankar Elkarte frantziarrak, Sport Mundiren eskutik, “Adiskidetasunaren zubia” proiektu solidarioa aurkeztuko du. Dirua biltzea du helburu; 30.000 euro behar dituzte, Nepaleko Beding herrian zubi bat eraikitzeko. 200 biztanle inguruko herri txiki hori 3.700 metrora dago, altueran, eta urtero hango klimaren ondorioak jasan behar izaten ditu, ibaia zeharkatzeko zubi bakarra suntsitzen baita halabeharrez.
Bestalde, Ternua, Mendiexporen batzorde antolatzaileko kidea, proiektu bat gauzatzen ari da mendiko arropa zaharra bildu eta Pakistaneko Felix Iñurrategi-Baltistan Fundaziora bidaltzeko. Arroparen truke, beherapen-txartelak emango ditu Ternuak.
Datu praktikoak Mendiexpok ordutegi jarraian irekiko ditu ateak; ostiralean, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandean, 10:00etatik 20:00etara. Sarrerak euro bat balioko du, 3tik 12 urte bitarteko umeentzako, eta 3 euro, helduentzako. Gainera, hiru egunetako bonuak eskuratu ahal izango dira 7 euroan, eta bi egunetakoak, 5 euroan.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |