FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
EGUTEGIA
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2006
 
26/05/2006 • 28/05/2006 Produktu ekologiko, kudeaketa ekologiko eta ingurumenaren azoka
 
   
handitu
Aurten ere ekologiaren sektoreak berriz babestu du Bioterraren beste edizio bat. Mugaz gaindiko azoka da, erabat ekologikoa, eta urtero egiten da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan. Erritmo onean ari da Erakustaldia merkaturatzen; eta ohizko erakusketariek ez ezik, beste hamalauk ere berretsi dute etorriko direla. Aurten, hirugarren aldia izango duen azoka honek zertxobait aurreratu ditu egunak, eta maiatzaren 26tik 28ra egingo da.

Bioterra hasteko bi hilabete pasatxo falta direlarik, ekologikotasunaren dibulgazio-foroa bihurtzeko helburuan, dagoeneko, zehaztuta dago zein jarduera paralelok osatuko duten azokaren erakusketa-atala.

Baieztatuta dago permakulturaren inguruko mintegia egingo dela Richard Wade estatubatuarraren eskutik. Han, diseinu-sistema hori jorratuko da. Hain zuzen, honako ezaugarriak ditu sistema horrek: ekologiaren aldetik iraunkorrak eta ekonomiaren aldetik bideragarriak diren giza inguruak sortzera bideratuta dago; natur sistemek nola funtzinatzen duten oinarritzen da eta beste eremu batzuetan aplika daiteke, hala nola, nekazaritzan eta abeltzaintzan, hirigintzan, arkitekturan eta ekonomiaren eta antolakuntzaren egituretan.

Frantziako Bègles herriko esperientzia berritzaile bat ere ekarriko du Bioterrak Irungo Erakustazokara. Hain zuzen, herri hartan, talde-sukaldaritza ekologikoaren ekimen bat abian jarri dute eskoletako eta udaletako jangeletan, udalak berak bultzatuta.

Ekologiaren kulturan erreferentzia den bat ere etorriko da Bioterrara: Claude Aubert frantziar aditua, nekazaritza ekologikoaren mugimenduaren bultzatzailea. Bi hitzaldi egingo ditu, gogoeta eginez hasieratik nolako garapena izan duen nekazaritza ekologikoak eta zein ondorio dituen osasunean eta ingurumenean.

Energia berriztagarriek leku garrantzitsua izango dute azokan. EVE Energiaren Euskal Erakundeak, erakusketari modura ere badator aurten, eta Argi eta Garbi Euskadiko Energia Berriztagarrien Erabiltzaileen Elkarteak energi eskasiaren arazoa jorratuko dute.

Nekazaritza eta elikaduraren atalean, berriz, gaiak izango dira haragi ekologikoa merkaturatzeko zer zailtasun dauden eta nekazaritza ekologikoaren gaiari buruzko europar araudi berriak zer ondorio dituen.

Bioeraikuntzak, aurten, bustinezko etxeez jardungo du. Eta mahasgintzak, erakusketek, hainbat produkturen dastaketek eta helduentzako nahiz haurrentzako tailerrek osatzen dute Bioterran beti hain zabala den jarduera paraleloen programa.
 
 
http://bioterra.ficoba.org
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu