 |
|
 |
CARAVANTUR |
|
11/05/2018 • 13/05/2018 2. EDIZIOA Caravaning, Camper eta furgoneten azoka |
|
 |
|
Pasadan urteko arrakastaren ostean, Ficoba Caravantur azoka hemen da berriro. Ostiral honetan hasiko da, eta iganderaino iraungo du. Bertan, bisitariek goi-mailako autokarabanetatik hasita camper bihur daitezkeen furgonetetaraino topa ditzakete; izan ere, 20 enpresa erakusketari bilduko dira, eta 35 marka baino gehiago egongo dira ordezkatuta. Eskaintza zabal horrekin bat egingo dute zonako kontzesionario nagusietako ibilgailu industrialen modeloek eta gure camper furgoneta egokitzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen diguten standek. Eskaintza hau erosleei zein furgonetak eta autokarabanak alokatzea nahiago dutenei zuzenduta dago.
Ficoba eta El Diario Vasco dira aisialdirako ibilgailu-mota horrekiko interes gorakorrari erantzuten dion Caravantur azokaren antolatzaile-kideak. Interes hori agerian geratu zen lehenengo Caravantur edizioan, 9.300 bisitari baino gehiago eta bi milioi eurotik gorako 50 salmentak izan baitzituen. Interes osagarri moduan, azokan zehar 600 euroko kupoia zozketatuko da, ibilgailuen erosketan edo alokairuan deskontatzeko.
Datu praktikoak Ordutegia: Ostirala. 16.00etatik 20.00etara / Larunbata eta igandea: 10.00etatik 20.00etara Sarrera eta aparkalekua doan.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |