 |
|
 |
ARIKETA FISIKOA ETA OSASUNA SUSTATZEKO IKASTAROA: UDALERRI AKTIBOAK. |
 |
 |
|
Eusko Jaurlaritzak ekimen bat jarri du martxan udalerri mailan ariketa fisikoa bultzatzearekin zerikusia duen lanean diharduten tokiko eragileen prestakuntzarako. Irunen egingo den lehen ikastaro honen atzetik, antzeko beste ekimen batzuk gauzatuko dira, Euskal Autonomi Erkidegoaren eragin-esparru osoa hartzearren. Prestakuntza-ekintza honekin batera egingo dira bestelako ekintza batzuk ere Jarduera Fisikoa eta Osasuna bultzatzeko Euskal Planaren estrategien barruan. Bestalde, lehen ikastaro hau Irunen egiteak badu bere funtsa. 2002an Irun Sasoian proiektua martxan jarri zenetik, Irunek erakutsi du arreta berezia ematen diola jarduera fisikoa bultzatzeari, eta zeregin horretan dihardute hiriko hainbat eragilek. 2012an Irunkirol Kiroletako Udal Zerbitzua berrantolatzeak eta bere egitekoa jarduera fisikoaren ikuspegi zabalago baterantz berbideratzeak bultzada berri bat ekarri du, eta bultzada hori islatu egiten da udalaren esparrutik jarduera fisikoa bultzatzeko gauzatzen diren ekimen berritzaileetan.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |