 |
|
 |
OKTOBERFEST GARAGARDOAREN AZOKA |
 |
 |
|
Bavaria Wiesn Events enpresak 1.000m2-ko karpa dotore bat muntatuko du; bavariar estilorik garbienean eta tradizionalean apaindua datorren karpa. Bertan, dantza tradizionalak dantzatuko dira, zuzen-zuzeneko animazioa egongo da gure animatzaile Alemanaren eskutik, eta berak gonbidatuko gaitu, gainera, Oktoberfest-aren jatorria eta kultura ezagutzera, eta dantzei buruzko azalpenak emango dizkigu, publikoa parte hartzera animatzeko asmoz uneoro.
Jaia girotzeko bavariar musika izango da eta Municheko Oktoberfestako egungo arrakastak. Eta stand bat ere egongo da freskagarri eta garagardo eta guzti, eta garagardoa izango da “alkoholdun edari bakarra”; beste satnad bat ere izango da, era guztietako alemaniar saltxitxak eta “bavariar plater tipikoa” den txerri-ukondo famatua Choucrut-az lagundua dastatzeko.
Jaian parte hartzen duen jende guztia jantzi tradizionalez jantzita egongo da. Gizonak Lederhosen izenekoarekin, hau da, larruzko galtzak eta tiranteak”, eta emakumeak Dirndl izenekoarekin, alegia, “Hainbat koloretako soinekoekin”.
Abuztuaren 10tik 19ra Ficoba-ko kanpokaldean.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 24:00etara Larunbata eta igandea, 13:00etatik 24:00etara
Sarrera doain
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |