 |
|
 |
PIN! PAN! PUN! EGUBERRITAKO HAUR PARKEA |
|
22/12/2012 • 04/01/2013 Aurten aparkalekua dohainik!!!! |
|
 |
|
Hemen dugu aurten ere Ficoban jendeak irrika handienaz itxaroten duen jarduera: Eguberrietako Pin, Pan, Pun Haur-parkea, abenduaren 22an ateak zabaldu eta urtarrilaren 4ra arte egongo dena. Bi aste horietan Ficobako hiru pabiloiak haurrez eta helduez beteko dira, Haur Parkeak edizio honetan eskaintzen dituen proposamen mordoaz gozatzeko prest.
Garaiak aldatu egiten dira, eta haurrak ere bai; horregatik Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak berritu egin du bere eskaintza, teknologia bilakatuz aurtengo edizio honetako protagonista. Aurten dauden proposamenen artean hauek nabarmentzen dira: La Caixa Gizarte Ekintzak instalatu duen planetarioa, errobotei buruzko haurrentzako tailerra eta software libreko hastapen gunea.
Tradizionalagoak, baina halere iradokitzaileak diren dibertsioak nahiago dituztenentzat, Bidasoako Automodelismo Klubarekiko lortutako akordioari esker, auto telegidatuen lasterketa-pista handi batez gozatu ahalko dute abiadura maite dutenek. Eta, jakina, Ficobako EHPan tailerrak, puzgarriak eta azoka atrakzioak ere izango dira. Hitzorduari huts egin gabe bertan izango dira matxinsalto, haurren trena, baby hegalaria, haurrentzako talka autoen pista eta ohe elastikoak.
Eskaintza honekin Eguberrietako Haur Parkeak 3 eta 14 urte bitarteko haurren kezkak asebete nahi ditu. Gipuzkoako bazter guztietako neska-mutilak eta eren familiak, zeren eta Ficobako EHParen asmoa da lurraldeko txoko guztietara iristea eta Ficobara erraz iritsi ahal den udalerri gipuzkoar guztietako publikora iristea, eta era erosoan aparkatu bertako instalazioetan edo “topoz” etorri ahal dena, Irun-Ficoba geralekura.
Publiko ororentzako parkea
Bestalde, aurten beste urrats bat eman da Ficobak bere instalazioak guztientzako gune irekia izateko duen asmoan. Lehen aldiz abian jarriko da Gipuzkoako ume autisten eta desgaituen familien elkarteekiko ekintza berezi bat; horrela, haientzat bereziki egokitutako irekiera ordutegian, egun batean joan ahalko dira EHPra.
Aurten aparkalekua dohainik!!!!
Datu praktikoak:
ORDUTEGIA: 15.00etatik 20.00etara.
DATAK: Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra. ITXITA abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean.
PREZIOAK: 13 urte arteko haurrek: 7 € Helduek: 6 € 10 umetik gorako taldeek: 5 € ume bakoitzeko (+ heldu laguntzaile 1doan) 3 urte arteko haurrek: doan. Familia ugariek (txartelarekin): 5 € ume bakoitzeko.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |