 |
|
 |
Human BODIES…The Exhibition |
|
21/01/2011 • 25/04/2011 Zure bizitzako erakusketa! |
|
 |
|
“Human BODIES…The Exhibition” erakusketak bere ateak zabalduko ditu Gipuzkoan lehen aldiz FICOBA erakustazokan •Urtarrilaren 21etik apirilaren 25era arte egongo da zabalik.
• KUTXAren babesa duen eta FICOBAn kokaturik dagoen erakusketa hau munduko erakusketarik didaktikoenetako bat da, dirudienez.
• 10etik gora gizaki gorputz oso eta 100 bat organo; horiek dira erakusketa ikusgarri hau osatzen dutenak.
Musealia donostiar konpainiak, Europa mailan kalitate handiko erakusketa ibiltariak ekoizten eta kudeatzen dituztenen artean handienetako batek alegia, gaur iragarri du ofizialki “Human BODIES…The Exhibition” izeneko bere erakusketa FICOBA erakustazokan bisitatu ahalko dela Gipuzkoan lehen aldiz urtarrilaren 21etik aurrera. KUTXAren laguntzarekin eta FICOBArekin lankidetzan aurkeztutako erakusketa honi esker bidaia zoragarri bat egin liteke gizakiaren gorputzean zehar, 10etik gora gorputz osoren eta 100 organo indibidualen bitartez, guztiak benetakoak, plastinazio teknikaren bitartez tratatuak. FICOBAn (Irun) egon bitartean irekita egongo da erakusketa, asteartetik igandera (ASTELEHENEAN ITXITA), ordutegi hauetan:
Goizez, 10:00etatik 14:00etara Arrratsaldez, 16:00etatik 20:00etara Ikustaldia ordu bat eta 15 minutuko audiogida batekin egiten denez, goizetan, beranduenez 13:00etan sartu ahal da erakusketan, eta bertan 14:30 arte egon ahal da, eta arratsaldean, 20:45 arte (sartzeko azken ordua, 20:00).
Informazio gehiago eta erreserbak: 902 23 18 23 reservas@musealia.net
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |