 |
|
 |
GAZTELU ZAHAR, AMETSA ETA ESKIFAIA KORUEN EMANALDIA FICOBAN |
|
Datorren irailaren 19an, 20.30-etan, Hendaiako Gaztelu Zahar, Irungo Ametsa eta Hondarribiako Eskifaia koruen emanaldia izango da Ficoba-ko Auditorioan. Txingudi Egunaren inguruan antolatutako ekitaldia izango da hori. Ospakizun horren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Irunen, Hondarribian eta Hendaian ospatzen da aldi berean.
Elkarren segidan arituko diren hiru elkarte horiek ordu eta erdiko kontzertua emango dute eta euskal folkloreko eta musika-tradizioko abestien interpretazioak eskainiko dituzte. Bertako konpositoreek, hala nola, Mokoroak, Solozabalek eta Gaintzak protagonismo handia hartuko dute; hori dela eta, oso lan ezagunak entzungo dira, esate baterako: Mokoroaren “Zortziko San Juan” eta Pablo Solozabalen “Lehenengo eta Bigarren kalez kalea”.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |