 |
|
 |
SEHASKA IKUSKIZUNA |
|
20/06/2009 Kresala Euskal Dantza Taldeak aurkeztua |
|
 |
|
SEHASKA ballet bat da, “edukitzearen” eta “ez izatearen” estutasuna lotzetik sortua. Sentimendu bikoitza sortu du emanaldi honek; dantza historikoa jaiotzetik abiatu, berpizkunde garaitik eta barrokotik, eta aro modernoa iritsi arterainokoa.
Bi ildo erabat desberdinetan garatzen dira koreografia anitzak. Batetik, talde mugimenduak, “izaerazko” dantza erromantikoei hertsiki lotuak, talde bateko kide izatearen emozioarekin sortuak; bestetik “galtzearen” sentipena, bakarrik dantzatzen duen emakume batek adierazia. Lau bakarkako dantzatzen ditu, Amaia Zubiriak a capella kantatutako kanta lazgarriei jarraituz.
Estilo proposamen desberdinak dira; baina batera aurkezten dira, eta zilbor-heste beraren harira dantzatzen. Koreografiaren tonua aldatu egiten da azkar, seriotasunetik azalekotasunera.
Musika collage batean isurtzen da dantza, poema eder batzuek kulunkatuz; besteak beste, Bitoriano Gandiagaren poemek. Honelaxe dio horietako batek: “hau ez da irudipen bat, / hau ez da oroitzapen bat, / baizik sentimendu bizi bat.”
Lekua : Ficoba auditorioa (Irun) Data : ekainak 20, larunbata Ordua : 20:00 etan Iraupena : 75 minutu Sarrera : 15 euro
Salgai : Servikutxa, kutxanet eta Telekutxan Egun berean leihatilan Irun : Oskarbi Miarritz : Eki Baiona : Elkar Errenteria : Xenpelar Donostia : Hontza
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |