 |
|
 |
MENDIEXPO 2007 |
|
26/10/2007 • 28/10/2007 Mendiexporen laugarren edizioa motorrak berotzen hasita |
|
 |
|
Mendiexpok laugarren edizioa du aurtengoa eta bere irudia berrituz ospatu nahi du. Logotipo berri urdin-gorria estreinatzen du, eta aukera berrietara zabaldu nahi du, bere mendi eta eski eskaintzaren barruan bidaiak eta abentura kirolak sartzen dituelarik. Baina funtsean, Mendiexpo jatorrian zena da eta erreferentzia eta topagune izaten segitzen du mendi-kirolzale eta sektorean inplikatutako enpresa guztientzako.
Aurten ere Mendiexpok bisitariaren eskura eskaintza hautatu bat jarriko du eta bertan bateratuko dira azoka saila bera eta adin guztietako publikoarentzako programa oso bat, zeinean berriro ere azpimarratu behar den nazioartean sona handia duten mendizaleen presentzia. Mendizaleak, alpinistak, eskalatzaileak eta oso ezagunak diren abenturazaleak, esate baterako Simone Moro alpinista italiarra; eskaladako munduko txapeldun Patxi Usobiaga; Ricardo López, Groenlandiako gaietan gehien dakien espainiarra, edo Groenlandiadiatik Alaskara txakur leran eta kayaken hiru urtez 14.000 kilometro egin zituen Ramón Larramendi espedizionarioa. Guztiek esan dute Mendiexpon izango direla urriaren 26tik 28ra.
Laugarren edizio honen nobedadeen artean boulderraren hastapen ikastaroa aipatu behar da; Euskal Mendizale Federazioko irakasle tituludunek emango dute eta aurten bere bigarren edizioa izango duen espezialitate horren Nazioarteko Openari gehituko zaio. Aurten lehen aldiz halaber sartu da Mendiexporen jarduera programan BTTn (mendi bizikleta) irteera bat Pasai Donibanetik Ficobaraino.
Bestalde, Mendiexpon ohikoa denez, kanpamendu nagusi bat bisitatzeko aukera izango da pabiloietan; aurten kanpamendu horretan berrogeita hamarreko hamarkadetako espedizioen baldintzak gogoratuko dira. Ikuspegi hori osatzeko proiekzio bat ere programatu da, Chistophe Delachaten eskutik, Saint Gervaiseko gidariek Mont Blancen 220 urtean zehar izan duten historia erakutsiko diguna. Film honek Frantzian egiten den zinemaldirik sonatuenetako batean, Autransen, alegia, jaso du saria.
Haurrek ere izango dute bereziki beraientzako pentsatutako proiekzio bat. Hondarribiko Garcés familiak berak kontatuko digu zuzenean zer-nolako esperientzia izan duten Aconcaguara igotzean. Aita eta 15 eta 18 urteko bere bi semeak gailurrera igo behar zutela eta abentura horretan sartu ziren. Azkenean, aitak eta semerik gazteenak lortu zuten. Familia orain beste espedizio baten aurrean dago, aurten Kaukaso mendikateko mendirik altuenera, Elbrusera, joan nahi dute eta; eta dena espero bezala ateratzen bada, Mendiexpon aurkeztuko dute abentura berri horren proiekzioa ere.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |