FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
INGURUA
  turismo informazioa
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Hizkuntza hautaketa:
español
english
français
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  Turismo, kultura eta aisiarako eskaintza zabala
  Euskal Kostaldea helmuga turistiko garrantzitsuenetako bat da, bere inguruneak berezkoa duen edertasunagatik eta adierazten duen ondare historiko eta kultural anitzagatik. Enklabe berezia alegia, Pirinioen mendikatearen oinean kokatua eta Kantauri itsasora irekia, Ozeano Atlantikoan.
 
haunditu
  Kirola eta aisia
  Eskualde honek eskaintza zabala garatu du aisiarako eta kiroletarako. Izan ere, inguruan ditu hiri-balneario enblematikoenak, esate baterako Donostia eta Miarritze. Horien inguruan, eta Bidasoa-Txingudi eskualdea -FICOBAren gune naturala- bi hirietatik distantzia berean izanik, nabarmentzekoak dira:
 
Sei KIROL PORTU, Azoka Barrutitik 50 kilometroko erradioan kokatuak, eta amarratzeko 2.000tik gora leku Hondarribia, Hendaia, Donostia, Zumaia, Angelu eta kostaldeko beste zenbait lekutan.
HIPODROMO bat Lasarten, Donostiatik bost minutura. Bertan sari desberdinak antolatzen dituzte udaberrian eta udan.
Gutxienez, hamasei GOLF eremu. Miarritzekoa dugu bat, kontinentean den bigarren zaharrena, Hondarribian, Donostian, Zarautzen edo Angelun dauden beste batzuez gain.
 
KASINOAK Donostian, Hendaian, Donibane Lohizunen eta Miarritzen. Erruletan, bakaran eta beste hainbat jokotan aritu nahi duten bisitarientzat.
Euskal Kostak hondartza-azpiegitura onenak ditu gainera. Bertako hondartzetan ur-kirol desberdinak praktikatu daitezke baita izen handiko lehiaketetaz gozatu ere, esate baterako Miarritzeko hondartzetan izaten den Frantziako Surf Lehiaketa irekiaz.
Pirinioetako hegaletan, Europako mendikate garrantzitsuenetako batean, Bidasoa-Txingudi eskualdea bi ordutara besterik ez dago munduan den neguko kirol hedatuenetako bat egiteko: eskia. Bere tontor elurtsuetatik estazio ugari zabaltzen dira, eskiatzeko pista luze-luzeak eta kirol hau praktikatzeko beharrezkoak diren instalazio guztiak eskainiz.
Eskualde honetan izaten diren beste kirol-ekitaldi batzuk euskal pilota-partiduak eta traineruen estropadak dira. Pilotan, nabarmentzekoa da Munduko Zesta Puntako Lehiaketa Profesionala eta Urrezko Xistera, udaldian Donibane Lohizuneko Jai-Alaiko kantxan ospatzen diren lehiaketak.
haunditu
 
haunditu
 
  Kultura eta tradizioak
  Kulturaren eremuan, Donostiako hiriak ikuskizunen aukera zabala eskaintzen du: Jazzaldia, Bach Jaialdia, Musika Hamabostaldia (Espainian den musika klasikoko jaialdi gailena) eta Nazioarteko Zinemaldia, baita antzerki emanaldiak ere. Horiez gain, hiriburu honetako edo gertuko museo desberdinek ateak zabaltzen dizkie arteari, esate baterako San Telmo, Chillida Leku eta Zuloaga Etxeak, zientziari, adibidez Aquarium eta Kutxaguneak eta modari, adibidez Balenciaga Museoak.

Miarritzen ere jarduera desberdinak antolatzen dira, horien artean Zinemaldi Latinoamerikarra, Bidai Argazkiak, dantza-jaialdiak (Les Temps d'Aimer) eta musika klasikoko denboraldiak. Bertako museoen artean bereziak izateagatik nabarmentzekoak dira Itsas Museoa eta Txokolatearena.
 
  
Badira beste jarduera interesgarri batzuk ere lur honetako historiatik eta kulturatik sortuak, bertako kostaldetik ikuspegi ederra eskaintzen diguten herrien bidez: Getaria, Zarautz, Deba, Donibane Lohizune , Miarritze eta abar. Beste leku batzuk, Baiona, Donibane Garazi, Nafarroa eta Bilboko Guggenheim Museoa esate baterako, alternatiba interesgarria dira eta Txingudiko eskualdetik erraz iristeko modukoak.
  Gastronomia
  Muga turistiko eta kulturalaren erdibidean dagoen eskualde honetan aipatzekoa da baita ere gastronomia, han eta hemen ospea zabaldua duena.
 
Michelin Gidan dauden jatetxeek eta jatetxe xumeagoek tradizioa eta berrikuntza konbinatzen dituzte jakien dastaketa erritual bihurtuz. Ohiko platerez gain, Donostiako eta beste herri batzuetako kaleek taberna ugari dituzte pintxoak eta miniaturazko sukaldaritza dastatzeko.

Amaitzeko, eskualde honetan eta inguruetan hotelen eskaintza ugaria dago: paradoreak, kategoria desberdinetako hotelak, landa-turismoko etxeak eta xarma handiko alojamenduak.

Gainera, egonaldi batzuk itsas uren tratamendu terapeutikoekin konbinatu daitezke Hendaia, Donostia, Donibane Lohizune eta Miarritzeko talasoterapi zentroetan eta Zestoa eta Kanboko bainu-etxeetan, oraindik ere "belle époque" garaiko xarma mantentzen dutenak.

Euroeskualde honetako turismo eta kultur eskaintza guztia Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokako bisitari eta erakusketari guztien zerbitzura.
 
   
 
Gastronomia
  Michelin Izarra duten 12 jatetxetik gorako eragin-eremua.
Informazio gehiago nahi izanez gero: www.bidasoaturismo.com
Turismo informazioa
  Irungo turismoaren bulegoa Tel: +34 943 02 07 32
Bidasoa Bizirik Turismoa Tel: +34 943 64 54 58
Donostia Turismo bulegoa Tel: +34 943 48 11 66
San Sebastian Region (Gipuzkoa) bulegoa Tel: +34 943 41 51 51
Hendaiako Turismo bulegoa Tel: +33 0559 200 034
Bidasoa Txingudi mugaz-gaindiko partzuergoa Tel: +34 943 50 96 00
Agencia Turismo País Vasco Francés Tel: +33 0559 300 130
   
igo
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu