FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
FICOBARI BURUZ
  aurkezpena
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Hizkuntza hautaketa:
español
english
français
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  Ficoba, abanguardiako erakustazoka
  Ficobak, Gipuzkoako Erakustazokak, joan den 2003ko urriaren 9an ireki zituen ateak Irunen. Donostia-Baiona eurohiriaren erdi-erdian kokaturik, Ficobaren helburua da Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka izatea lortzea, eta gainera inguruko ETEek produktuak erakutsi ditzaten eta merkatal harremanak izan ditzaten girorik aproposena erdiestea.

Ficobak bereizten duten dimentsio eta posizionamendua ditu. Erakargarri egiten duten izaera erregionalaz eta mugaz gaindikoari bere “giza” tamainaren abantaila gehitu behar zaio, izan ere horri esker zerbitzu pertsonalizatuak eta nahi erakoak eskain ditzake modu zuzenago eta eraginkorragoan. Horretarako Ficobak arreta handiz diseinatutako eta erakusketa eta telekomunikazio ekipamendu modernoenez hornitutako azpiegitura dauka.
 
haunditu
Ficoba zifretan
Erakustazokako instalazioek 70.000 m2 baino gehiagoko azalera hartzen dute, eta horietan gune hauek dituen konplexu bat dago: zerbitzu orokorrak, erakusketarako 5.000 m2-ko hiru pabiloi, kanpoaldean 7.500 m2-ko gune bat bereziki prestatua erakusketak egiteko, 1.000 plazako aparkalekua, 340 lurrazpikoak direlarik, sarbideak eta bideak.
  Eraikin nagusiak 580 m2-ko ataria du, eta baita honako hauek ere: prentsa aretoa, erakusketarien eta bisitarien artean bilera pribatuak egiteko bulegoak, 125 lagunentzako edukiera duten konbentzio, mintegi eta bileretarako areto balioanitzak, erakusketarientzako VIP aretoa, eta Iñigo Lavado chef-ak zuzentzen duen 500 lagunentzako edukiera duen kafetegi eta jatetxe panoramikoa.

Ficobak badu, gainera, 376 lagunentzako Auditorium bat ere, megafoniaz eta aldibereko hiru itzulpen-kabinaz hornitua, eta diseinu balioanitz horri esker egin ahal dira hainbat kultur ekitaldi, hitzaldi eta ospakizun, egiten diren azokei zerbitzu osagarri bat emateaz gain.
  Merkatua
  Baiona-Donostia Eurohiriaren Ardatzaren erdian kokatua, Miarritze edo Donibane Lohizune ere nabarmentzekoak izanik, barrutiak XXI. mendeko Europako proiektuaren mugaz gaindiko izaera adierazten du.
  Mundura irekitako ekonomia
  Europako eskualde honetako jarduera ekonomikoak eta industri enklabeak itsasora irekita egoteagatik sortu dira, bertako bizi-kalitateagatik, azpiegituren garrantziagatik eta informazioaren eta berrikuntzaren alde egin duen apustuagatik.

Bertako Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea Europako Batasunekoa (EB) baino handiagoa da, neurri handi batean, eraikuntzaren portaera onak eta, batik bat, industriak eraginda, metalurgia, material elektrikoaren sektorea, makineria, zurgintza eta papergintza ere nabarmentzekoak izanik.

Pisu handia duen beste sektorea garraioari, banaketari eta logistikari lotutakoa da, garapenerako eta hazkunderako aukera berriak eskainiz.
  Aberastasuna eta inbertsioa
  Euskal Kostaldeko enpresa-ehunaren aberastasuna agerikoa da teknologi parkeetan egin diren inbertsioetan. Teknologi parke horiek harreman estua dute unibertsitateekin eta eskola profesionalekin. Horien artean, Donostiako Miramongo Teknologi Parkea eta Bidarteko Izarbel Teknopolia ditugu.

Zentro horietan goi-mailako teknologi enpresak daude bilduta, hain zuzen ere punta-puntako sektoreetan dihardutenak, adibidez aeronautika, mekanika, informatika, mikroelektronika, telekomunikazio eta abarretan.

Sektore publiko eta pribatutik teknologi industriak jasotako laguntza bere esportazioen bolumenean geratzen da agerian, azken hamar urteotan laukoiztu egin dela kontuan izanik.
  Komunikazio eta negozio plataforma
  Mugaz gaindiko lankidetzaren eta garapen ekonomikoaren esparruan, FICOBA Europako kontsortzioaren aurrerabideari lotutako ekimenen sustatzaile eta merkataritzako jardueren dinamizatzaile gisa agertzen da, euroeskualde honetako Erakunde Publikoen laguntzari esker.

haunditu
Bidasoa-Txingudi eskualdetik, barruti honek merkatuari buruzko informazioa trukatzeko elkargunea eskaintzen die azoketako deialdietan parte hartzen dutenei, baita bitartekaritzako etengabeko zerbitzua ere komunikazio zehatzen bidez.

Zerbitzuak emateko bokazio horrekin aurkeztu da Irungo lehengo mugan Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azoka. Teknologiaren aurrerabidearekiko eta garapenarekiko konpromisoa erakusten duen eraikina da, merkatu profesionalari erantzuteko eta negozio interaktiboa eta parte-hartzaileen arteko harremanak sustatzeko.
   
igo
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu