FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRAK ESPAZIOAREN %90 BAINO GEHIAGO SALDU DU ETA 13. EDIZIOARI BEGIRA DAGO JADA, BERTARATZEN DIRENEI ESKAINTZA EKOLOGIKO ETA IRAUNKORRAREN IKUSPEGI OSOA ERAKUTSI ASMOZ
 
27/04/2016 • Horretarako, kultura iraunkorrean indar handiz sartu diren sektoreen presentzia nabarmendu nahi dugu, hala nola, arkitektura, hirigintza edo kosmetika ekologikoarena. Ekainaren 3tik 5era izango da azoka Ficoban.
 
   
handitu

Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren AzokakFicobako hiru pabiloiak beteko ditu, proposamen ekologiko eta iraunkor ugarirekin.  Urtez urte eskaintza aberatsagoa da, gero eta ikusle gehiagori eta heterogeneoagori erantzuteko; hori dela eta, Bioterrak lankidetza estuagoa du eragile desberdinekin.

 

Ildo horretan, Bioterrak COAVNGIrekin (Gipuzkoa eta Nafarroako Euskal Arkitektoen Elkargoarekin) hasi duen lankidetza azpimarratu behar, azokan presentzia nabarmena izango baitu. COAVNGIk iraunkortasun batzorde bat dauka 2015eko udaberriaz geroztik eta pertsonen bizi-kalitate hobetzeaz gain hain kaltegarriak ez diren hirigintza eta arkitekturako praktikak sartzeko beharraz sentsibilizatzeko lana hasi du. Elkargoak mundu profesionaleko oztopoak gainditu nahi ditu prozesu honetan eta herritarrengana gerturatu, bere ideien berri emateko. Horregatik egongo da Bioterran, eta stand bat edukitzeaz gain, tailer bat dinamizatuko du "Denon artean gure hiri-ingurua birpentsatuaz".

 

Irungo udalerrian kaltetuta dagoen hiri-espazio bat hartu eta horri buruzko ideiak landuko dira; COAVNGIk eta Artefakto kolektiboak hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak, egungoaren alternatiba izango den hirigintzako eredu bati buruz hausnartu nahi du eta proposamen zehatzak egin bere bizitegi inguruaz, garapen iraunkorraren arabera eta gizakia eskala hartuta.

 

Ikaskuntza aktiboa sustatu nahi da eta ekimen horiei jarraipena eman. Hori dela eta, azokak irauten duen bitartean tailerrean garatutako proposamen onenaren aldeko botoa eman ahal izango dute bertaratzen direnek. Datozen hilabeteetan jarriko da ekimena abian eta Bioterra 2017an izango dugu emaitzen berri (Izena emateko: Telefonoa: 943 320194 (Raquel López) – Helbide elektronikoa sostenibilidad@coavnss.org)

 

Biobeautygunea

Kosmetika erakusteko toki handia izan da beti Bioterran. Baina alor honi buruzko informazioa eta trebakuntza eskatzen dute bertaratzen direnek. Hori dela eta, aurten Biobeautygunea jarriko dugu Bioterran kosmetikaren kontsumo iraunkorraz informatzeko eta horren berri emateko; baita horri lotutako beste gai batzuei buruz ere, esaterako, elikadurari, osasunari eta ongizateari buruz. Inguru dinamikoa, alaia, gertukoa sortu nahi da; bertaratzen direnek sakon ezagutu ditzaten bio jatorria duten produktuen onurak, hala nola, aurpegirako produktuak, gorputzerako, ilerako edo makilatzeko, baita lore eta landara ekologikoen printzipio aktiboak ere.

Gune honek Bioterran parte hartzen duten kosmetikako stand guztien erakus-leihoa izan nahi du, produktu guztiek ziurtagiria ekologikoa baitute.

Biobeautygunean aromaterapiari buruzko hitzaldiak izango ditugu; aurpegiko eta gorputzeko zaintzak, etiketen irakurketa, fitoterapia, baita kosmetikoak egiteko tailerrak ere, baltsamoak, ukenduak eta maskak egiteko, algak eta itsasoko ura, mineralak eta gure azalarentzako propietateak; ecobeauty errutina, aurpegi distiratsua, osasuntsua eta argia izateko; masajeak eta esku-terapiak; baltsamoak eta ukenduak; zure sukaldea, edertasun iturri; zaindu zure ilea; oliba-olioa, gure urre likidoa; edo eguzkitarako babesa, ezezagun hori. Sektoreko profesionalentzat kosmetikoak aplikatzen erakutsiko da, mezu eta terapia naturalekin konbinatuaz. Jendea erakarri nahi da, oro har, eta kosmetika ekologikoaren alorrean beren ezagutzak areagotu nahi dituzten sektoreko profesionalak ere bai, edergintzakoak, spa guneetakoak, fisioterapeutak, masajistak eta naturopatak.

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu