FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  LEHIAKETAKO ROBOTIKA FICOBAREN ESKUTIK IRITSIKO DA EUSKADIRA EUSKOBOT-EKIN
 
16/04/2016 • Ficobako egutegian daude Stockaren azoka eta Ficökids ere. Asteburu honetan Ficoban egingo dira Foru Aldundiaren lan-poltsarako azterketak eta Kutxaren “Irun Hiria” Literatur Sariak.
 

Maiatzaren 28an gauzatuko da Ficobako Auditoriumean Euskobot izeneko ekitaldia, Lehiaketako Robotikako Liga Nazionalak bultzatua, bere zortzigarren denboraldiaren azken saioa Ficobako Auditoriumean egingo baitu.Ekitaldi hau, Estatuko hainbat hiri korritzen ari dena eta Futbol Liga bat balitz bezala garatzen dena, kategoria desberdinetan lehiatzen diren erroboten artean gauzatzen da:minisumo, abiadura-lasterkariak, lasterketak, humanoideak…

 

Euskobot ekitaldiak Ficoban bilduko ditu nagusiki humanoide, minisumo eta lasterketa kategorian lehiatuko diren parte-hartzaile profesionalak zein 14 urtetik gorako ikasleak, beren errobot propioa sortu eta beren adineko neska-mutilekin aztarnari eta minisumo kategorietan lehiatu nahi dutenak.  

 

“Gure helburua da ikasleak modu dibertigarri eta praktikoan errobotikaren munduan sartzen joan daitezela –esaten du Raúl Lapeirak, ekitaldiaren antolatzaileak- alegia, joan daitezela poliki-poliki gai honekin kutsatzen eta, batek daki, etorkizunean agian alor honetako ikasketak aukeratuko dituztenak.Horregatik, oso interesgarria da ekitaldi berean profesionalak zein ikasleak elkarrekin egoteko aukera izatea, gazteek ikus dezatela badagoela eboluzionatzen eta ikasten jarraitzeko aukera”.

 

Euskobot-en parte hartzeko interesa duten guztiek web orri honen bidez eman dezakete izena: http://lnrc.es/ficoba/.Inskripzioa norberaren izenean egin daiteke, baina baita beste lagun batzuekin taldeak sortuta ere.

 

Ficökids eta Stockaren azoka

Maiatzaren 6an hitzordua Ficökids-ekin da.Haurren eta gazteentzako modarekin lotutako ekitaldi honen ekintza nagusia moda-desfile bat izango da, makillaje eta ile-aipainketa eta bestelako tailerrez gain, eta show-room bat ere egingo da, hainbat moda-etxeren proposamenak erakusteko.(www.ficomoda.com).Lehenago, apirilaren 27an, Ficoban bertan, casting bat egingo da, adin-tarteen arabera:6 -10 urte artekoak  17.30ean;  eta 11 a-14 ure artekoak 18.00etan.  

 

Azkenik, ekainaren 17tik 19ra Ficobako hiru pabiloietan ehun erakusketarik baino gehiagok hartuko dute parte Stockaren azokan.

 

Azterketak eta sariak apirilaren 16an

Datorren larunbatean Ficoban jende asko bilduko den eguna izango da, bi ekitaldi egingo baitira batera: alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako lan-poltsa handienerako azterketak egingo dira, eta 3.700 lagun aurkeztuko dira bertara, eta, bestetik, Kutxaren Irun Hiria Literatur Sariak banatzeko ekitaldia; bi ekitaldiak aldi berean egingo dira, Ficobako pabiloietan eta entzunaretoan, hurrenez hurren.

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu