FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAN, IRUN HIRIA ZAHARKINEN VI. AZOKA
 
16/03/2016 • 30.000 objektu baino gehiago salgai preziorik onenean. Publikoarentzako zuzeneko salmenta. 3 erakusketa-egun, erosketak errazteko. Larunbatean, hilaren 19an, 18:00etan, “Curiosity Antic” enkante handia. Igandean, hilaren 20an, “200 euroko zozketa” bertaratutako publikoaren artean.
 

Berriz ere, Espainia osotik eta beste herrialde batzuetatik, esaterako Frantzia, Holanda eta Ingalaterratik etorritako 35 antikuariori eta almonedistari esker Irun “Denboraren tunelean barrena ibilaldi bat” bilakatuko da.

 

Irunen ekitaldia antolatzen dagoeneko bost urte daramatzan "Curiosity Antic" enpresaren eskutik, erakusketariek merkatuko preziorik onenetan eskainiko dizkigute beren “altxorrik” preziatuenak. 

 

Bitxi isabeldarrak, ekialdeko artea, eta arte erlijiosoa, antzinako altzariak, panpinak, zetazko xalak, eskulturak, pintura, irratiak, binilozko diskoak, eta bilduma-objektuak…”Retro” eta “Vintage” ahaztu gabe.Ekitaldiak iraungo duen 3 egunetan zehar salgai jarriko diren 30.000  pieza baino gehiagoren adibide batzuk baino ez dira.

 

Geografia nazionaleko zaharkin-azoka garrantzitsuenetako bat da hau, seigarren edizio honekin jada finkatua dagoena, eta urterik urte erakusketari berriak -gero eta kalitate handiagoko piezak ekartzen dituztenak- biltzen dituena.  

 

Aldi berean une ezin hobea da artean eta zaharkinetan inbertitzeko, oraingo merkatuaren exijentziak kontuan harturik zaharkin-saltzaileak gero eta gehiago ari baitira beren prezioak doitzen.

 

Zuzeneko salmentako azoka denez, ezinbesteko hitzordua da sektoreko profesionalentzat ezezik (bildumagile, dekoratzaile, arkitekto eta iraganarekiko zaletuak), “gustu oneko” edozein pertsonarentzat ere, hau da, bere etxea apaindu edo opari berezi hori egin nahi duenak azoka honetan aurkituko dituen pieza guztien artean objektu bat aukeratzeko modua izan dezan.

 

Ostiralean, hilaren 18an, 17:00etan,zabalduko ditu ateak “IRUN HIRIA ZAHARKINEN VI. AZOKA” ekitaldiak.Proposamen berri bat zaharkinak maite dituztenentzat.


Azoka are interesgarriagoa egiteko, larunbatean, esparru berean eta sarrera berarekin, “CURIOSITY ANTIC enkante handia” egingo da; bertan enkantean jarriko dira 40 – 50 objektu euro bateko preziotik abiatuta.

 

Igandean 200 euro zozketatukodira bertaratutako publikoaren artean, erakusketa osatzen duten standetako edozeinetan erosi ahal izateko.

 

Sarreraren prezioa 3 €-koada; 12 urtetik beherako haurrak –heldu batekin datozenak- sarrera doan.

 

Publikoarentzako ordutegia, ostiralean: 17.00 - 21.00; larunbatean eta igandean: 11.00  - 21.00; eguerdian ez da itxiko.

 

Argibide gehiago:

Joaquín Muniagorria.696 364 704


 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu