|
"Oso pozik gaude jendearen erantzunarekin”, adierazi du Edurne Asurabarrena azokako zuzendariak.“Kontuan hartu behar dugu jende ororentzako azoka bat dela baina oso jende espezifikoari zuzenduta dagoela; beraz, parte-hartzearen zifra oso ona iruditzen zaigu”.
Asteburu osoan, familiak ume txikiekin eta etorkizunean guraso izango direnak hurbildu dira Ficobako 3 pabiloira, azokan parte hartu duten 32 erakusketarien eskaintza ezagutzeko eta programatutako hitzaldi ugaritara joateko.Igandean bertaratu zen jende gehien; 1.845 bisitaritik gora.
Ficobak eta Sofevenek antolatuta, Gipuzkoako Txikien I. Azokak eskaintza bikoitza egin dio jendeari: merkataritzakoa eta dibulgaziozkoa.Moda, osasuna, puerikultura, ariketa, aisia eta denbora librea, eta hezkuntza izan dira erakusketarien eskaintzaren ardatzak. Jarduera paraleloen agenda, berriz, haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurraren inguruan ardaztu da.
|