|
Gipuzkoako lehenengo Txikien Azoka merkataritzako eta dibulgazioko bi helbururekin dator Ficobara. Erakustazokako 3 pabiloian jarriko da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten beren produktuen, zerbitzuen eta jardueren eskaintza erakutsiko diote jendeari (O urtetik 12ra). Moda, osasuna, puerikultura, gorputz-ariketa, aisia eta denbora librea, eta hezkuntza izango dira erakusketako eskaintzaren ardatz nagusia, guraso estreinatu berriek edo gurasogaiek merkatuak eskaintzen dituen azken berritasunak ezagutzeko aukera izan dezaten.
Bisitariek honelako proposamenak aurkituko dituzte: aulkirako zakuak, kapotak, eguzkitakoak, haur-kotxeak, segurtasun aulkiak, tronak, hamakak, jostailuak, kosmetika eta higiene produktuak, produktu ekologikoak, elikagai produktuak, arropa, hezkuntza proposamenak, aseguru medikoak, ia berri dauden produktuen erosketa eta salmenta, fisioterapia proposamenak, umetxo eta ume txikientzako ingelesa edo aldizkari espezializatuak, besteak beste.
Jarduera paraleloen programa
Bertaratzen direnek jarduera paraleloen agenda zabal batez gozatu ahalko dute haurdunaldiaren, amatasunaren eta umetxo txikiaren inguruan.
Hainbat hitzaldi programatu dira. haietan honelako gaiak landuko dira: seme-alaba bat edukitzeak gurasoentzako nolako jauzi kualitatibo dakarren, amagandiko edoskitzea, umeen mundu emozionala, elikadura haurdunaldian hasi bizitzaren lehen hilabeteetara, haur zoriontsuen zazpi azturak, umearekiko konexioa uteroan, fisioterapia haurdunaldian eta erditze ondorengo leheneratzea.
Gai hauek ere landuko dira tailerretan: haurren masajea, musika familian, pilates haurdunaldirako, amaren esnea ateratzea, ume-eramaile ergonomikoak edo tresna bat eraikitzea.Jarduera paraleloen programa ingelesezko abako saio batekin, argazki-saio bat haurdunaldian eta haurtzaroan nola egin behar den azaltzen duen beste saio batekin eta ‘Conexiones de amor’ liburuaren aurkezpenarekin osatzen da.
Gune bereziki egokitua
Gurasoek eta haurrek azoka erosotasunez bisita dezaten, edoskitze-areto bat gaituko da sofekin, tronekin, biberoi-berotzekoekin, aldatzekoekin eta haur-higieneko gauzekin. Haurrentzako aisia-gune bat ere gaituko da, txikienak entretenitu daitezen (puzgarriak, jolasak eta tailerrak,...), haurrentzako irakurketa txokoa, bola igerilekua, margotzeko txokoa, triziklo, moto eta kulunkentzako gunea eta psikomotrizitate jolasetarako txokoa…eta kafetegia eta atsedengune bat ere egongo dira.
Zozketak eta opariak
Txikien azokara honetara etortzen direnek hainbat zozketatan parte hartu ahalko dute eta opariak lortu ahalko dituzte zuzenean ere bai.Horrela, ateak irekitzen diren bakoitzean sarrerak erosten dituzten lehenengo ehun bisitariei Nafarroako Lacturale markako esne litro bat oparituko zaie, guztira 500 litro banatu arte.Era berean, azokak iraungo duen hiru egunetan zozketa hauek egingo dira: Nafarroako Lacturale etxalderako ikustaldiak egitekoak, umeentzako masajeak, amatasun zintzilikarioak, edoskitzeko kuxinak, umeentzako burukoak eta abar.
Sofeven
Sofeven, S.l Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, kongresuetan, gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.
Ordutegia eta sarrera
Ostiralean, 16:30etik 20:30era.
Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Helduek, 2€; umeek (12 urte arte) dohainik.
PARKINGA DOHAINIK
http://txiki.ficoba.org
|