FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  GIPUZKOAKO I. UMETXOAREN AZOKA FICOBAKO AZOKA-EGUTEGIAN SARTU DA
 
15/01/2016 • Martxoaren 11tik 13ra egingo da. Ficobak eta Sofeven enpresak antolatu dute elkarrekin azoka. Sofeven Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago
 
   
handitu

Gipuzkoako lehenengo Haur Azoka merkataritzako eta dibulgazioko bi helbururekin dator Ficobara. Erakustazokako 3 pabiloian jarriko da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten beren produktuen, zerbitzuen eta jardueren eskaintza erakutsiko diote jendeari. Moda, osasuna, puerikultura, gorputz-ariketa, aisia eta denbora librea, eta hezkuntza izango dira erakusketako eskaintzaren ardatz nagusia, guraso estreinatu berriek edo gurasogaiek merkatuak eskaintzen dituen azken berritasunak ezagutzeko aukera izan dezaten.

Horrekin batera, jarduera-programa bat ere garatuko da; hitzaldiak eta tailerrak egingo dira haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurraren inguruan.

 

Gune bereziki egokitua

Gurasoek eta haurrek azoka erosotasunez bisita dezaten, edoskitze-areto bat gaituko da sofekin, tronekin, biberoi-berotzekoekin, aldatzekoekin eta haur-higieneko gauzekin. Haurrentzako aisia-gune bat ere gaituko da, txikienak entretenitu daitezen (puzgarriak, jolasak eta tailerrak,...), eta kafetegia eta atsedengune bat ere egongo dira.

 

Sofeven

Sofeven, S.l Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, kongresuetan, gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.

 

 

Ordutegia eta sarrera

 

Ostiralean, 16:30etik   20:30era.

Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Helduek, 2€; umeek (12 urte arte) dohainik.

PARKINGA DOHAINIK

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu