|
Ficobako EHPkbaieztatzen du bere finkapenaGipuzkoan Eguberrietako erreferentzia den jardueretako bat gisa. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte, 15.381 pertsona hurbildu dira erakustazokara. Jende etorrera handiena urtarrilaren 3an, igandean izan zen, 2000 bisitariekin, alegia Ficobako hiru pabiloietan egon daitekeen publiko kopuru handiena, eta hori dela eta “ez dago sarrerarik” kartela jarri behar izan zen lehen aldiz Eguberritako Haur Parkearen historian.
Bisitarien jatorriaren azterketak baieztatzen du EHPk Gipuzkoako bazter guztietako familiak erakartzen dituela.Etorrera handiena Txingudi eskualdetik izan da (%40); ondoren, Donostialdetik (%22) eta Oarsoaldetik (%11) izan da.Baina proposamen erakargarria bihurtzen ari da Iparraldeko familientzat, aurten familia horien presentzia %50ean gehitu baita.
Aurreko edizioetan bezala, hiru egun esklusiboki erreserbatu dira Ficobako EHP jarduera egutegian sartzen duten ikastetxeetarako.Aurten 18 ikastetxe izan dira eta Beratik, Azpeititik, Zestoatik, Urruñatik, Andoaindik, Errenteriatik, Donostiatik, Oiartzundik, Legasatik (Nafarroa), Behintza-Labaiendik (Nafarroa), Saldias (Nafarroa), Irundik, Oriotik, Mutrikutik eta Hondarribitik etorri dira.
http://pin.ficoba.org
|