FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKA. HAMARGARREN URTEURRENA OSPATZEKO EDIZIO BEREZIA
 
30/11/2015 • 148 erakusketarik beteko dituzte Ficobako hiru pabiloiak. Meditarreoan barrena egiteko itsas bidaia bat zozkatuko da, eta eguberrietako sortak orduoro, eta erosketa-txartelak eta Eguberrietako saski bat egunero. Azokarekin batera, Irungo Artisautza Erakusketaren VI. edizioa egingo da, Gabiltzak antolatuta. Azoka abenduaren 5etik 8ra egingo da Ficoban.
 
   
handitu

Beste urte batez, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak erabilgarri dagoen erakusketa-gune osoa merkaturatu du, eta 148 erakusketari etorriko dira hamargarren urteurrena ospatzen duen eta urtetik urtera milaka bisitari izaten dituen azoka honetara. 

 

Eraskusketariek eskaintza askotarikoa ekarriko dute Ficobara. Horien artean, kalitatezko gastronomi produktuak daude, haietako asko ekoizleak zuzenean ekarrita, eta baita eguberrietako egun hauetan izan ohi den produktu-eskaintza ere.

 

Aisia eta denbora librea dira azokako beste erakargarrietako batzuk.Aurten, turismo-eskaintza instituzionalak ordezkaritza zabala izango du, bertan izango baitira Basquetour (Turismoko Euskal Agentzia. Eusko Jaurlaritza), Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo departamentua, Nafarroako Turismoa eta Kantabriako Turismoa; azkeneko hori, lehen aldiz.

 

Osasuna eta Edergintza, Dekorazioa, Moda eta Osagarriak, Etxea, Ibilgailuak eta Zerbitzuak alorretako proposamenek osatuko dute Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren edizio berri honen eskaintza.

 

Hamargarren urteurreneko 35 opariak

Bisitariek, aurten, eragingarri bat gehiago izango dute Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka bisitatzeko. Aurten inoiz baino errexago izango da opariren bat lortzea. Hamargarren urteurrena dela eta, opari ugari zozkatuko dira.Garrantzitsuena, bi lagunentzako itsas bidaia bat Mediterraneoan barrena.Baina aukera ere izango dute orduoro zozkatuko diren produktu-sortak lortzeko, edo 125 euroko erosketa-txartelak egunero, edo jardunaldi bakoitzaren amaieran zozkatuko den Eguberrietako saskia.

 

Jarduera paraleloak

Jarduera paraleloak beste erakargarri bat gehiago dira azoka honetan.Bisitariek eguneko ia edozein ordutan aurkituko dituzte jarduera-proposamenak azokako pabiloi guztietan:puzgarriak, joko didaktiko eta ludikoak, tailerrak, erakusketak, magia-emanaldiak, ingelesezko jarduerak txikienentzat, sukaldaritzari buruzko hitzaldiak, areto-dantzen ikastaroa, flamenko-erakustaldia kaxekin edo sagardo dastaketa... (http://expo.ficoba.org/micro_expo/visitar).

 

Elkartasunaren perfila

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak lekua egingo die Txingudiko hainbat elkarteri eta Gipuzkoako hainbat GKE erakunderi, beren jarduera zabal dezaten eta informazioa eskain dezaten, bazkide berriak erakartzeko eta beren burua ezagutzera emateko. Gainera, ekimen horrek aukera ematen die bisitariei gune horretan parte hartzen duten elkarteek eta GKE erakundeek antolatutako jarduera-eskaintza handiagoan gozatzeko.

 

Aurten, honako hauek izango dira bertan: Elkartuz EIPE, Emprendimiento Integral para el Envejecimiento, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea, Chernobilen Lagunak, Txingudi Sahara, Amnistia Internacional, Pausota Elkartea, Euskadiko Itsasargien Lagunak, DYA, Ametsa abesbatza, Kale Dor Kayico eta San Marcial.

 

Irungo Artisautzaren VI. Erakusketa

Artisautza Erakusketa beste klasikoetako bat da Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan. Seigarren edizio honetan, eskaintza zabala erakutsiko zaie bisitariei: artisautza tradizionala, sortzailea eta garaikidea.

 

Erakusketa-eskaintzaz gainera, Artisautzako Aretoak ahalegin handia egin du jarduera-programa askotarikoa proposatzeko; esaterako, mahai-joko didaktiko eta ludikoak egingo dira, tailerrak eta artisautzari buruzko film eta dokumentalen proiekzioak eman, eraskusketak ere bai, eta, kanpoaldeko erakusketa-gunean, artisautza-erakustaldia egingo da motozerraz.

 

 

Datu praktikoak

Azoka abenduaren 5etik 8ra egingo da Ficoban.Larunbatean, 5ean, eta asteartean, 8an, 11:00etatik 20:00etara irekiko da, eta 6ko igandean eta 7ko astelehenean, ordubete luzatuko da ordutegia: 11:00etatik 21:00etara. Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da, eta 12 urte bitarteko umeak dohainik sartu ahal izango dira azokara.Parkinga, Ficoban egiten diren gainerako jardueretan bezala, doan izango dira.

 

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren inaugurazioa abenduaren 5ean izango da, larubatean, 12:00etan.

 

http://expo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu