|
Asteburu honetan kaleko janaria edo street food izenez ezagutzen dena izango da protagonista Ficoban. 20 bat kamioi-karabana retro, kolorez beteak eta tuneatuak, egongo dira aparkatuta erakustazokako 3 Pabiloian, publikoari erakusteko kalitatezko haien eskaintza gastronomikoa.
Basque Street Food Festival izenekoa era guztietako jendeari gustatzeko pentsatua dagoen ekimena da.Esan liteke denetik egongo dela:euskal janaria, mexikarra, italiarra, tapa madrildarrak, krepeak, Mediterraneoko arrozak, hanburgesak, saltxitxa-ogitartekoak, bakailaoa, izokia, kroketak, urdaiazpiko iberikoa, izokiak, autore ogitartekoak eta abar eta abar.
Familia osoarentzako eskaintza da; eskaintza gastronomikoaz eta 60, 70 eta 80ko hamarkadetako musikaz disfrutatuz tarte gozo bat igarotzera joatera gonbidatzen dute jendea antolatzaileek.
The Food Trucks Clubak antolatutako jaialdi honetarako sarrera dohainik izango da.
Ordutegiak:
Ostiralean: 14.00 - 24.00
Larunbatean:12.00 - 24.00
Igandean: 12.00-18.00
Aparkalekua dohainik
Informazio gehiago:
Félix Herrera
Events Manager
628 702 955
|