FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  GOBERNU FRANTZIARRAK COP21 LABELA EMAN DIO UHINAK KONGRESUARI
 
23/11/2015 • Label hori Klima Aldaketaren Konferentzia dela-eta Gobernu galiarrak abian jarri duen ekimen bat da. Ségolène Royal Frantziako Ekologiako, Garapen Jasangarriko eta Energiako Ministroa da label hori ematen duen batzordeko presidentea. Urriaren 6 eta 7an egin zen Ficoban Uhinak, Klima eta Itsasertz Aldaketaren Mugaz gaindiko Kongresua.
 
   
handitu

Frantziako Ekologia, Garapen Jasangarria eta Energiako ministroak bidalitako gutun batean, Ficoba eta AZTI (Itsan eta Elikagai Berrikuntzan aditua den Zentro Teknologikoa)Uhinak kongresuaren antolatzaileek baieztapena jaso duteCOP21 labela eman zaielako.

 

Azaroaren 30etik abenduaren 11ra arte egingo den Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko XXI. Konferentziaren testuinguruan jarri zuen abian Gobernu frantziarrak aitorpen hori. Horrekin, dinamika positibo bat sortu nahi da Konferentzia horren inguruan, bai Frantzian bertan bai mundu osoan bultzatutako ekimen eredugarri jakin batzuk –esaterako, Uhinak– balioan jartze aldera.

 

COP21 labela emateak berekin dakar Pariseko Konferentziaren logotipoa erabili beharra Uhinakeko komunikazio-euskarrietan, tokia ere izango baitu konferentzia horren webean (www.cop21.gouv.fr) eta COP21-eko Idazkaritza Nagusiak bultzatutako gizarte-sareetan.

 

Ander Sarratea Ficobako gerenteak oso positiboki baloratu du aitorpen hori: “Uhinak Ficobak bultzatu eta antolatu duen lehenengo kongresua da. Frantziako Gobernuak eman digun labelak kanpotiko aitorpena ematen dio Uhinaken kalitateari, eta jardunaldi garrantzitsu bihurtzen du klima-aldaketaren eta haren ondorioei irtenbideak bilatzeko eztabaidan”.

 

Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak nazioko eta nazioarteko 140 aditutik gora bildu zituen urrian. Bertan, planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu zituzten Euskadikoak eta Akitaniakoak prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan klima-aldaketak ziurrenik izango dituen ondorioei aurre egite aldera.

 

Informazio gehiago:

 

Silvia Turné

Ficobako prentsa arduraduna

616 112 580

prensa@ficoba.org

 

Irantzu Zubiaur

AZTIko Marketina eta komunikazioa

667 174 330

izubiaur@azti.es

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu