FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKAK HAMARGARREN URTEA DU
 
09/11/2015 • Urtemuga hori ospatzeko, kruzero bat zozketatuko da Mediterraneoan zehar, Eguberrietako produktu-sail bat orduro, eta azoka egun bakoitza amaitzean Eguberri-saski bat. Azoka Ficoban egingo da abenduaren 5etik 8ra.
 
   
handitu

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak hamargarren urtea duen honetan Eguberriak lehenago iritsiko dira Ficobara. Azokak hamar urte bete ditu eta erabat finkatua dago, eta Ficoban egiten direnen artean jendetsuena bilakatu da.Iaz 23.000 bisitari inguru izan ziren Erakustazokan, bertako erakustoki ugarietan eskaintzen zenaz eta familia osoari begira programatutako ekintzez gozatzeko.

Aurten Eguberrietako Azokak berriz ere Ficobako hiru pabiloiak beteko ditu, era guztietako gauzak eskainiz: elikagaiak eta gastronomia; osasuna eta edergintza; dekorazioa; turismoa, aisialdia eta denbora librea; moda eta osagarriak; etxea; ibilgailuak; zerbitzuak…

Proposamen horiei Irungo VI. Artisautza Azoka gehitu behar zaio, Gabiltza elkarteak bultzatzen duen azoka, Ficobako 1. pabiloia artisautza tradizional, sortzaile eta garaikideaz beteko duena.

Eta, jakina, ez da faltako haurrak protagonista nagusi izango dituzten aldi bereko jarduera programa hornitu-hornitu bat ere.  

 

Datu praktikoak

Azoka Ficoban egingo da abenduaren 5etik 8ra.Abenduaren 5ean (larunbatean) eta 8an (asteartean) azoka 11.00etatik 20.00etara egongo da zabalik; abenduaren 6an eta 7an (igandea eta astelehena), ordea, ordutegia ordubetez luzatuko da (11.00 - 21.00).  Sarrera-prezioa 3 €-koa da eta 12 urte arteko haurrek ez dute ordaindu beharrik izango.Aparkalekua, Ficoban egiten diren gainerako jardueretan bezala, dohainik izango da.

 

http://expo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu