FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  AZAROAN ZAZPI JARDUNALDI PROFESIONAL ETA JENDE ORORENTZAKO EGINGO DIRA FICOBAN
 
04/11/2015 • Aurreikusita dago 15.000 bisitari inguru hartuko dituela Ficobak Izuaren Pasabidea laugarren aldiz segidan izango da Ficoban. Bera izango da azaroaren 7an hileko jardueren egutegia irekiko duena. Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak antolatzen du, eta, dagoeneko, hamaikagarren edizioa darama kale-antzerkiko proposamen horrekin. Bertan, izuaren eta suspensearen munduarekin zerikusia duten pertsonaiak jendearekin elkarreraginean aritzen dira. (www.santiagokodeabruak.es.tl)
 

Azaroaren 12an, ostegunean, “Euskal Kosta Networking Day" egingo da Ficoban.Mugaz gaindiko ekitaldi bat da, Basquetour Turismoko Euskal Agentziak antolatua, eta MICE (topaketak, sustapenak, hitzaldiak eta azokak) sektoreko  profesionalei zuzenduta dago.(http://www.basquetour.eus).

 

Azaroaren 14 eta 15eko asteburuan, Sportjam itzuliko da Ficobara. Oraingoan, hamargarren urteurrena izango du, eta hamarkada oso honetan azokan protagonista izan diren diziplinak omenduko ditu: ekintza-kirolak, uretakoak zein mendikoak; abentura; hirikoak eta, batez ere, lerradura-kirolak. (www.sportjam.com).

 

Azaroaren 17an, asteartean, Enpleguaren Astearen XVI. edizioaren txanda izango da. Bidasoa bizirikek antolatzen du, eta Irungo eta Hondarribiko udalerrietan erroldatutakoentzako da. (www.bidasoa-activa.com).

 

Azaroaren 20tik 22rako asteburuan, aukerako eta kilometro 0ko ibilgailuen azokaren txanda izango da, Ficoauto. Bertan,Gipuzkoan dauden auto-marka nagusiek parte hartuko dute, eta baita automobilaren sektoreko beste enpresa batzuek ere. Azokak erakustazokako hiru pabiloiak hartuko ditu, eta kanpoaldeko erakusketa gunearen zati bat ere bai. (www.ficoauto.es).

 

“Zaintzen eta integratzen” izenburupean, azaroaren 25 eta 26an egingo dira Ficoban, Euskal Herriko Erizaintzako IX. Jardunaldiak. (www.osakidetza.euskadi.eus).

 

Azarorako jardueren proposamena Basque Street Food Festival (27-29)berritasunezkoarekin amaituko da. Hain zuzen, street food moda heldu da Ficobara, edo comida callejera karabana retro, koloretsu eta tuneatuen eskutik, hainbat gastronomi eskaintza eskainiz. Jende-mota ororentzat pentsatutako jardunaldia da, eta Ficobako 3 pabiloian egingo da.(www.thefoodtrucksclub.com).

 

Azkenik, datorren IBTM ediziora joango da Ficoba. MICE sektoreko azoka nagusia da, eta Bartzelonan egiten da. Oraingoan, Basquetour Turismo Euskal Agentziak bere standa izango du, eta han, Ficobak bere proposamena ezagutzera emango du, topaketen, hitzaldien, sustapenen eta azoken negozioari dagokionez.

 

www.ficoba.org

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu