FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  4.000 BISITARITIK GORA IZAN ZIREN FICOBAN EGINDAKO OZTOPORIK GABE AZOKAN
 
21/10/2015 • Mash Media sozietateak sustatu du izan da desgaitasunaren eta mendekotasunaren arloan erreferente den azoka hau, eta oso balorazio positiboa egin eta gerora Irungo erakustazokan beste edizio batzuk egiteko ere lan egingo omen du. Irungo erakustazokak mugikortasunean, domotikan, arropan, lan-munduan txertatzean, turismo irisgarrian, kirol egokituan edo integrazioa errazten duten teknologietan izan diren azken aurrerapenak erakutsi ditu asteburu honetan.
 
   
handitu

Salón Sin Barreras-Oztoporik Gabe  Erakusketaren 6. Edizioa urriaren 16tik 18ra egin da Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa), eta bertan, 4.000 bisitarik baino gehiagok aukera izan zuten desgaitasuna duten kolektiborako hainbat esparrutan, esaterako, mugikortasunean, domotikan, arropan, lan-munduan txertatzean, turismo irisgarrian, integrazioa errazten duten teknologian eta kirol egokituan izan diren azken aurrerapenak ezagutzeko.

 

Iker Knörr Mash Mediako zuzendariak, sozietate horrek sustatu baitu Oztoporik Gabe Azokaren 6. edizioa, "oso balorazio positiboa egin du, 4.000 bisitari baino gehiago izan baititu Gipuzkoan egin den lehen aldi honetan, eta, beraz, lurralde honetan gerora ere erakusketak errepikatzeko lana egingo dute. Irungo erakustazokan eginda, Oztoporik Gabe Azokak Euskadiko hiru lurraldeetan ezartzea lortu du”.

 

Oztoporik Gabe azokaren 6. Edizioak Eusko Jauritzareno, Gipuzkoako Foru Aldundiareneta Irungo Udalaren babesa jaso du, eta merkataritza-eragiketa ugari ere sortu ditu ortopedietako 40 standetan, jasotzaile-enpresetan, ibilgailu egokituetan, etxebizitzen eraberritzean, domotikan, arropa egokituan, bidai agentzietan edo gizartearen parte-hartzea errazten duten informazio-teknologietan.

 

Mash Mediako zuzendariak enpleguarekin, teknologiekin, turismo irisgarriarekin eta kirol egokituarekin zerikusia duten hitzaldien programak piztu duen interesa azpimarratu du, eta baita egin diren erakustaldiak ere, besteak beste, goal ball, gurpil-aulkiko saskibaloia, mahai-tenisa, badmintona, slaloma, boccia, gurpil-aulkiko areto-dantza edo terapiarako txakurrak.

 

Iker Knörrek Oztoporik Gabe Erakusketa bezalako ekitaldi bat sendotu izana nabarmendu du erakunde, instituzio, elkarte eta enpresen topagune den aldetik, desgaitasuna dutenen bizi-kalitatea hobetzeko neurrietan, ekimenetan, ikerketetan eta irtenbideetan aurrera egiteko; izan ere, kolektibo hori euskal populazioaren %9 ingurukoa da.

 

Oztoporik Gabe erakusketa topagune gisa finkatu da, desgaitasuna duten pertsonen eta beren familiarren, beren eguneroko zeregina errazago egiteko neurriak eta legeak erabakitzen dituzten adimnistrazioen eta aurrerapen teknikoekin eta ikerketa-atalekin hori errazago bihurtzen duten enpresen artean.Erakusketa Mash Mediak antolatu du, eta Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako eta Enpleguko Sailaren babesa jaso du. Gainera, kolaboratzaileak izan dira Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioa, Gurutze Gorria eta Special Olympics España.

 

 

 

●●● Informazio gehiago

 

 www.salonsinbarreras.com

●  http://www.facebook.com/SalonSinBarreras

●  Twitter http://twitter.com/Ssbarreras

 

 

Komunikazioa:

 

Iñaki Eguia                              ieR-Sareko informazioa     

Tel.:                                          669 12 00 46

e-maila:                                              ieguia@informacionenred.com

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu