FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  Oztoporik Gabeko Erakusketak desgaitasunaren sektorerako aurrerapenak bildu ditu Ficoban
 
14/10/2015 • Desgaitasunaren eta mendekotasunaren esparruan erreferentea den eraskusketa hau Mash Mediak antolatuta dago, eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak babestu dute.Irungo erakustazokak mugikortasunean, domotikan, arropan, lan-munduan txertatzean, turismo irisgarrian, kirol egokituan edo integrazioa errazten duten teknologietan izan diren azken aurrerapenak erakutsiko ditu urriaren 16tik 18ra.
 
   
handitu

Salón Sin Barreras-Oztoporik Gabe  Erakusketaren 6. Edizioa urriaren 16tik 18ra egingo da Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa), eta bertan, desgaitasuna duten kolektiborako hainbat esparrutan, esaterako, mugikortasunean, domotikan, arropan, lan-munduan txertatzean, turismo irisgarrian, integrazioa errazten duten teknologian eta kirol egokituan izan diren azken aurrerapenak erakutsiko dira.

 

Oztoporik Gabe Erakusketaren 6. edizioa urriaren 16an, ostiral honetan irekiko da, 11:00etan, Irungo Ficobako erakustazokan, eta horrenbestez, gertakari hau sendotu egin da erakunde, instituzio, elkarte eta enpresen topagune gisa, desgaitasuna dutenen bizi-kalitatea hobetzeko neurrietan, ekimenetan, ikerketetan eta irtenbideetan aurrera egiteko; izan ere, kolektibo hori euskal populazioaren %9 ingurukoa da.

 

Oztoporik Gabeko Erakusketan 40 stand egongo dira, desgaitasun- eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomian, integrazioan eta parte-hartze sozialean hobetzeko laguntzak, zerbitzuak, ekipoak eta teknologiak garatzen inplikatuta dauden elkarteenak, fundazioenak, instituzioenak eta enpresenak.

 

Eusko Jaurlaritza, , eta Irungoudala dira standetako instituzio-ordezkaritzan lehenak. Elkartu Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea, Gureaktaldea, Aurrera-Ateraelkartea eta Fundación Bocalanere bertan izango dira, eta baita Dya, Gurutze Gorriaeta Bidasoko Garapen Agentziaere.

 

Enpresa-sektoretik nabarmenduko direnak: ortopediak, jasotze-eremuko enpresak, ibilgailu egokituetakoak, etxebizitzak eraberritzeko esparrukoak, domotika, arropa egokituak, bidai agentziak, gizartean parte-hartzea errazten duten informazioaren teknologiak, ...

 

 

Hitzaldiak

 

Salón Sin Barreras-Oztoporik Gabe Erakusketako hitzaldi-zikloa urriaren 16an, ostiralean hasiko da eguerdiko 12:00etan, ikuspegi gaurkotua emanez desgaitasuna duten pertsonak lan-munduan txertatzearen alde gehien nabarmentzen diren ekimen batzuen gainean.

Txotengileen artean izango direnak: María Angeles González, Fundación Once-ko Inserta programako lurralde-zuzendaria; Raquel Barroso eta Mikel Malcorta, Elkartukoak; Ainhoa Askasibar, Gureak Itenarity-ko zuzendaria; Josean Txintxurreta, Begiris Elkartea-koa, itsuen eta ikusmen gutxikoen gizarteratzea sustatzeko elkartea; eta Patxi González, Katea Legaiaenpresakoa.

Urriaren 16an, ostiralean, arratsaldeko 5etan, turismo irisgarrian ardaztuko dira hitzaldiak. Honako hauek izango dira bertan: Diego González, red Estable-ko presidentea; Manu Narvaez, Donostiako Udaleko turismoko zuzendaria; Rodrigo Moreno, Travel Xperiencebidai agentziakoa, eta Izaskun Benito eta Kity; horiek gurpil-aulkian egindako bidaia-esperientziak erakutsiko dituzte www.equalistasvitae.cometa www.sillerosviajeros.comatarien bidez.

Larunbatean, 17an, teknologiei buruzko hitzaldiak hasiko dira 12:00etan, eta honako hauek izango dira txostengileak: Eneko Sesé, Irisbond-koa; María Andrés, Irrintzi Autoeskola-koa; Javier Odriozola, Adom- Autonomia -koa; Esther García, Eneso-koa, eta Marta Martínes, BetiOn telelaguntzako zerbitzu publikokoa. Ordenagailua begien mugimenduarekin kontrolatzea, ibilgailuak joystick bidez gidatzea eta domotika adibide batzuk izango dira desgaitasuna dutenei bizitza errazteko berrikuntzak daukan aukera honek azalduko dituena.

Larunbateko 17:00etan, Bidasoa Bizirikeko Unari Arrietarekin jarraituko du programak, eta Laida San Sebastiánek Insolutionsenpresa aurkeztuko du. Igandean amaituko da zikloa, eta bertan izango dira Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa-ko eta lKirol Egokituaren Euskal Federazioa-ko ordezkariak

 

Erakusketaldian, “142942 Esclerosis múltiple en primera persona” de María Paz Gambiastianiliburua aurkeztuko da; “El metodo Arrieta”filma proiektatuko da, eta José María Soroa kantautoreak kontzertu bat eskainiko du. Kirol egokituaren jardueretan, gurpil-aulkian egiten den goal ball saskibaloiko erakustaldiak egingo dira, mahai-tenisekoak, badmintonekoak eta slalomekoak, eta boccia open bat ere bai.

 

AMIMET elkarteak gurpil-aulkietan egiten den areto-dantzako saio artistiko bat eskainiko du. Aurrera Atera elkarteak terapiarako txakurrak erakutsiko ditu. Bestalde, 2015eko Oztoporik Gabeko Erakusketan, Travel Xperience bidai agentziak, Equalistas Vitae bidaia irisgarrietako gidak eta Ecotour-ek hiru esperientzia zozkatuko dituzte. Saria izango da gau bat hotel batean eta jarduera bat Andorran, Errioxan eta Kordoban.

 

Oztoporik gabeko Erakusketa topagune gisa finkatu da, desgaitasuna duten pertsonen eta beren familiarren, beren eguneroko zeregina errazago egiteko neurriak eta legeak erabakitzen dituzten adimnistrazioen eta aurrerapen teknikoekin eta ikerketa-atalekin hori errazago bihurtzen duten enpresen artean.Erakusketa Mash Mediak antolatu du, eta Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako eta Enpleguko Sailaren babesa jaso du.Gainera, kolaboratzaileak izan dira Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioa, Gurutze Gorria eta Special Olympics España.

 

Informazio gehiago

 

www.salonsinbarreras.com

http://www.facebook.com/SalonSinBarreras

Twitter http://twitter.com/Ssbarreras

 

 

Komunikazioa:

Iñaki Eguia                              ieR-Sareko informazioa     

Tel.:                                          669 12 00 46

e-maila:                                              ieguia@informacionenred.com

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu