FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  LEHENENGO EDIZIOAREN HARRERA ONA IKUSITA, UHINAK KLIMA ETA ITSASERTZ ALDAKETAREN KONGRESUAK JARRAIPENA BERRETSI DU
 
08/10/2015 • Bi jardunaldietan, nazioko eta nazioarteko txostengileek klima-aldaketak euskal kostaldean eta akitaniakoan izango dituen ondorioak ebaluatu dituzte.
 
   
handitu

Ficobak lehen urratsa egin du Uhinakekin, kongresuen bultzatzaile eta antolatzaile gisa.AZTIrekin batera antolatutako Klima eta Itsasertz Aldaketaren kongresuaren lehen edizio honek izan duen arrakastak Uhinaken jarraipena ziurtatzen du.Datozen edizioetan –haren aldizkakotasuna aurki baieztatuko da– Uhinakek, besteak beste, honako helburu hauek izango ditu: haztea –klima-aldaketak eragindako eremu geografiko berriak sartuz eta txostengile berriak ekarriz, eta arreta berezia jarriz enpresen sektorea tartean sar dadin, izan ere sektore horrek gauzatu beharko baititu azken batean itsasoaren maila handitzeari aurre egiteko zehazten diren jarduketak– eta oraindik ere instituzioen inplikazio handiagoa lortzea.

Adolfo Uriarte AZTIko Itsas Ikerketako Atalaren Balioko zuzendariak kongresuaren amaieran adierazi zuen bezala, "egungo testuinguruan, zaila zen Uhinak bezalako kongresu bat antolatzea, ekitaldi asko egiten baitira itsasoari lotuta, baina unea zen klima-aldaketari modu serioan ekiteko”.

Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak adierazi du mugaz gaindiko izaerakoa izatea dela kongresuak asmatu duen gauzetako bat.“Klima-aldaketaren gertakariak ez du mugarik ezagutzen; horregatik, mugaz gaindiko ekitaldi baten aldeko apustua egin dugu kontzeptu zabal batetik begiratuta.Jakina, Uhinaken gaiagatik, baina Bidasoa ibaiaren bi ertzetako instituzioen kolaborazioa ere izan dugu.Uste dut esan dezakegula benetan mugaz gaindiko kongresua izan dela.”

Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak nazioko eta nazioarteko 140 aditutik gora bildu ditu Ficobako bi jardunaldietan. Horiek planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu dituzte gure kostaldeak (Euskadi eta Akitania) prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan klima-aldaketak ziurrenik izango dituen ondorioei aurre egite aldera. Sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortzea itsasertzaren kudeaketan eta mantentzean.

Instituzioen laguntza

Honako hauek izan dira Uhinak lagundu dutenak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques, el Conseil Régional d`Aquitaine eta Aglomeración Sud Pays Basque, baita San Sebastián Turismo&Convention Bureau eta Basquetour ere. Instituzio horiek ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute, ulertzen baitute klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu behar diren neurriek aukera sortu dezaketela garapen jasangarria gauzatuz itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko.

Informazio gehiago:

 

Silvia Turné

Ficobako prentsa arduraduna

616 112 580

prensa@ficoba.org

 

Irantzu Zubiaur

AZTIko Marketina eta komunikazioa

667 174 330

izubiaur@azti.es

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu