FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuak klima-aldaketak itsasertzean duen inpaktuari buruzko ziurgabetasunei erantzuteko ibilbide-orria definitzea dauka xedetzat.
 
29/07/2015 • • Kongresua lau arlo tematikotan oinarritu da, eta han izango dira administrazio publikoko ordezkariak, zientzialariak eta nazioarteko adituak. • Kongresua urriaren 6an eta 7an egingo da Ficoban.
 

Egiaztatuta geratu da klima-aldaketak eraldaketak dakartzala, eta, horrenbestez, esku-hartzeak bultzatu behar dira gure itsasertzetan, ondorio horiek txikiagotzeko. Gaur egun prozesuen abiadurari eta dimentsioei buruz ziurgabetasun handia badago ere, inork ez du zalantzan jartzen aldaketak emango direla; ebidentziak hortxe daude. Etorkizunerako prest egoteak eszenatoki guztiak aztertzea esan nahi du, eta ikuspegi sozioekonomikotik eta ingurumenaren ikuspegitik une bakoitzean zer erabaki hartu behar den baloratzea ere bai, inpaktuari egokitzeko eta hura txikiagotzeko neurriei dagokienez.
Helburu horretarako, Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuak bi jardunaldi egingo ditu Ficoban, eta nazioko eta nazioarteko adituek planteamendu aktibo batetik aztertuko dute zer jarduera burutu behar ditugun gure itsasertzak prestatzeko, Euskadikoa eta Akitaniakoa, klima aldaketak ziur aski datozen urteetan eragingo dituen efektuei aurre egiteko. Itsasertzaren kudeaketarako eta mantentze-lanetarako lankidetza-sinergiak eta -dinamikak mugaz haraindiko ikuspegi batetik sortzea da kongresuaren xedeetako bat.

Uhinak Kongresuaren xedeak
Klima-aldaketaren eta itsasertzaren kongresu honen xede nagusia inplikatuta dauden milaka agenteren artean klima-aldaketak itsasertzean duen inpaktuari buruzko ziurgabetasunei erantzuteko ibilbide-orria definitzea da. Horretarako, nahitaezkoa da etorkizuneko eszenatokiak simulatzea, aldaketara egokitzeko modu partekatzea, inpaktu-arriskuen mapak eta zaurgarritasun-adierazleak sortzea, eta neurri zuzentzaileak eta arrisku-planak zehaztea.
Kongresuak zalantzarik gabe xehetasun handiagoarekin azalduko du itsasertzeko ondasunek eta zerbitzuek zenbaterainoko kalteak jasan ditzaketen, eta egokitze-neurrien kostu sozioekonomikoa aztertu ere bai. Halaber, neurri zuzentzaileen azterketa sustatu behar du, eta haren eraginkortasuna eta inpaktua ebaluatu, bereziki interesezko habitatak, espezie zaurgarriak eta ekosistemak zaintzeari dagokienez.
Atlantikoko arkuaren euroeskualdean antolatuko den ekitaldi honek ez ditu egitarauaren gaiak maisutasunez ebatzi nahi; aldiz, hausnarketarako zenbait puntu eman nahi ditu, gai horietan inplikatuta dauden zenbait agenteri interesa dakiekeelako.

Klima-aldaketa jorratzeko lau multzo tematiko
Uhinak bloke tematiko hauen inguruan antolatu da: klima-aldaketaren erronkak, bereziki Euskadin eta Akitanian; efektuak eta egokitzapena itsasertzeko erabileretan; aldaketa kudeatzeko eta erabakiak hartzeko aplikatu eta garatu beharreko tresnak; muturreko gertakarien inpaktuak, eta itsasertzaren etorkizuneko erabileretan izan ditzaketen ondorioak.
Uhinak Kongresuan hogei hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute, eta hain konplexua den gai bat jorratzeko beharrezkoak diren ikuspegi ezberdinak emango dituzte, jarduera-eremu horretan aritzen diren herri-administrazioetako kudeatzaileetatik hasita berrikuntzak zein datu zientifikoen zehaztasunak ematen dizkiguten ikuspegi zientifiko eta teknologikoraino; hori guztia aurrean ditugun erronkei irtenbideak emateko.
AZTI, kongresuaren euskarri zientifikoa
Ficobak eta AZTIk —Itsas Berrikuntzan eta Elikaduran aditua den Zentro Teknologikoa— egindako hausnarketaren emaitza da Uhinak, eta, horrelako kongresu batek behar duen ikuspegi zientifikoa ematen du. AZTIk 30 urteko esperientzia dauka, eta ikerkuntza-lan garrantzitsua eta berrikuntza egin ditu gure ingurunearen garapen iraunkorragoa lortzeko. Hori dela eta, AZTIk itsasoa eta itsasertza aztertzen ditu, eta haiei buruzko ezagutza errazten du ikuspegi osatu batetik (itsas ingurunearen ezaugarri fisikoak, ekologikoak eta soziekonomikoak eta haien arteko elkarreraginak), itsasertzaren kudeatzaileei eta erabiltzaileei erabakiak hartzen laguntzeko.
Halaber, AZTI konprometituta dago etorkizuneko erronka handienetako batekin: klima-aldaketak ozeanoari, itsasertzari eta itsas baliabideei eragindako efektuak ezagutzea, efektu horiek gizartera egokitzeko estrategiak definitzea, eta igorpenak arintzeko neurriak ezartzea.
Uhinak Kongresuak babesa jaso du Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Akitaniako Eskualde Kontseilua eta Hego Lapurdiko Hirigunearen eskutik. Ekitaldiaren partaidetza sustatu dute, izan ere, uste dute itsasertzean klima-aldaketak eragindako ondorioen aurrean neurriak hartu behar izateak itsasertzaren ustiapen- eta mantentze-jarduerak garapen iraunkorragoa bultzatzeko balio dezakeela.

Informazio gehiagorako:

Silvia Turné
Ficobako prentsa-arduraduna
616 112 580
Prensa@ficoba.org

Irantzu Zubiaur
AZTIko Marketin eta Komunikazio Saila
667 174 330
izubiaur@azti.es
 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu