FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  Ficobak fakturazio-datuak eta ekitaldi-kopurua areagotu ditu 2015eko lehenengo seihilekoan
 
29/07/2015 • • Salmentak % 7,4 igo dira • 154 ekitaldi egin dira 2014an egin ziren 143 ekitaldiren aurrean • Urte amaierara arte 14 ekitaldi handi egingo dira • Berritasunen artean, Oztoporik Gabe azoka eta Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresua daude
 

Ficoban ekitaldiaren lehenengo seihilekoan emaitza positiboa erregistratu zen. Aurreko urteekin alderatuta, salmentek goraka jarraitu dute, eta % 7,5 igo dira. Datu horiek, beste arrazoi batzuen artean, jarduera igotzearen ondorio dira. Ficobak iaz 143 ekitaldi hartu zituen; aurten, berriz, 154.

Ficobako jardueraren erritmoak barrutiaren ahalmen logistikoa baieztatu du,  zortzi ordu baino gutxiagoan gune berdinean (3 pabiloia) egin ziren bi ekitaldi jendetsuek erakusten duten modura:  Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertura (ekainak 13) 4.000 pertsona bildu ziren, eta European Oldies Rugby Jaialdiari amaiera emateko afarira (ekainak 14) 1.800 pertsona.

Oztoporik Gabe, proposamen berria

Ficobako egutegiak ekitaldi berriak hartu ditu. Lehenengoa urriaren 6an eta 7an egingo da. Hala, Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuak (www.uhinak.com) bi jardunaldi egingo ditu Ficoban, eta nazioko eta nazioarteko adituek planteamendu aktibo batetik aztertuko dute zer jarduera burutu behar ditugun gure itsasertzak prestatzeko, Euskadikoa eta Akitaniakoa, klima aldaketak datozen urteetan eragingo dituen efektuei aurre egiteko.

Ficobaren udazkeneko programaren beste berritasunetako bat Oztoporik Gabe azoka izango da (urriak 16-18), mendekotasunarekin eta irisgarritasunarekin zerikusi zuzena daukaten sektoreen merkataritza-agerraldirik handiena izango dena. Oztoporik gabe azoka profesional, erakunde eta enpresari guztiei zuzenduta dago, sektore hauekin zerikusia dutenei hain zuzen: mendeko pertsonen eta desgaituen bizi-kalitatea eta partaidetza, denentzako diseinua, irisgarritasuna eta autonomia. 

Erakusketa komertzialarekin paraleloki, Oztoporik Gabe azokak kultur eta jolas-animazioak hartuko ditu, eta mahai-inguruak eta hitzaldiak ere bai, aretoko jarduera-eremuetan protagonista izango diren profesional eta teknikari ospetsuen eskutik.  Halaber, aurreikusita dago gurpil-aulkietan saskibaloi-eta tenis-erakusketak egitea.

Pasadan urtean ekin zioten beste bi ekitaldi ere Ficobaren jarduera-egutegian finkatuta geratu dira. Artekaña, garagardoaren artisau azokak bigarren edizioa ospatuko du urriaren 31n; oraingo honetan Ficobak berak eta merkataritza gastronomikoan espezializatutako Pantori enpresak antolatu dute. Magia Jaialdiak ere errepikatuko du, eta urriaren 17an egingo du bigarren edizioa.

Ficobaren bigarren seihilekoko jarduera garrantzitsuenen egutegia

  • Irailak 11-13. IV Expogrow, Kalamuaren Nazioarteko Azoka
  • Irailak 26. Irun Zuzenean kontzertua: Men of Rock
  • Urriak 6-7. Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko I. Kongresua.
  • Urriak 16-18. Oztoporik Gabe azoka
  • Urriak 17 II. Magia Jaialdia
  • Urriak 23 Gureak Taldearen 40. urtemuga
  • Azaroak 6-8. Antikuarioen eta Bilgarria kentzearen IV. Aretoa
  • Azaroak 7.  Izuaren Pasabidea
  • Azaroak 14-15. X Sportjam, Akzio Zaleen Azoka
  • Azaroak 20-22. Ficoauto, Bigarren eskuko ibilgailuen III. Azoka.
  • Azaroa. Enpleguaren Astea
  • Abenduak 5-8  Euskal Kostaldeko Gabonetako X. Azoka
  • Abenduak 5-8  Irungo VI. Artisautza Azoka
  • Abendua-urtarrila PIN, PAN, PUN, Eguberritako Haur Parkea
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu