FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2015 AZOKAK XEDE HAU BETE NAHI DU: PUBLIKO BERRIEI KULTURA EKOLOGIKOA ETA IRAUNKORRA ZER DEN GERTUTIK ERAKUSTEA
 
01/06/2015 • XII. edizioaren berritasunik aipagarriena doako sarrera da. 167 erakusmahai egongo dira Bioterra 2015 Azokan. Nekazaritza ekologikoko euskal ekoizleek eta langileek inoiz baino ordezkapen handiagoa izango dute edizio honetan. Satish Kumar, Bakearen Martxarengatik ezaguna den aktibista ekologikoa ere bertan izango da, hitzaldi hau emateko: “Lurra, arima eta gizartea”. Inaugurazio ofiziala ostiral honetan (ekainak 5) izango da, 12:00etan.
 
   
handitu

Aurten ere, Bioterra, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak erantzun bikaina jaso du, eta 167 erakustokik barrutiaren hiru pabiloiak beteko dituzte.Hazkunde hori da sektorean bertan gertatzen ari denaren isla.Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren datuen arabera, 434 operadorek eman dute izena, 2013an baino 45 gehiagok. Datu horien arabera, ENEEKeko ekoizleen eta Euskadiko produktu ekologikoen banatzaile nagusien parte-hartzea areagotu da, eta estatuko gainontzeko erkidegoena ere bai.

 

Doako sarrera

Erakustokiek urtero ematen dioten konfiantzari erantzun nahi dio Bioterrak, eta ahaleginak egin ditu publiko berria ekartzeko azokara. Horregatik, edizio honetan Bioterraren nobedaderik garrantzitsuena doako sarrera izango da.

 

Erabaki horrekin azokak daukan bokazioari erantzun nahi zaio, hau da, kultura ekologikoa gizarte osoan zabaltzea. Eta, hala, kontsumo arduratsuak eta iraunkorrak erakartzen ez dituen publikoari proposamen ezberdinak erakustea, haiek ezagut ditzaten.

 

 

 

 

Azoka, pabiloitik pabiloira

Bioterraren erakusketa hiru gunez osatuta dago. Bioterra gunean nekazaritza ekologikoko ziurtagiria duten elikadura-enpresak, egiaztatutako ehungintza % 100 organikoa, egiaztatutako kosmetika ekologikoa, etab. egongo dira.

 

Naturall Osasunaren eta Ongizatearen gunea da, eta arlo hauek jasoko ditu: kosmetika eta higiene naturala, ehungintza eta osagai naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa, sendagai naturalak, prentsa espezializatua, etab.

 

Bestalde, Geobat guneak, geobiologiari, bioeraikuntzari, energia berriztagarriei eta kudeaketa ekologikoari buruzko erakusmahaiak edukitzeaz aparte, haien demostrazio-zona ere edukiko du.

 

Satish Kumar, ekologiaren eta indarkeriarik ezaren munduan ospetsua.

Hizlarien atalean aipagarria da Satish Kumar aktibistaren parte-hartzea.Erromes pentsalaria, hezitzailea eta aktibista, Indian jaio zen.Gaztaroan indarkeriarik ezaren apostolu bihurtu zen, eta 1962an “Bakearen Martxa" izenekoan murgildu zen.Gandhiren hilobiaren eta John Fitzgerald Kennedy-ren hilobiaren arteko 12.000 kilometroak oinez egin zituen, dirurik gabe, eta potentzia nuklear garrantzitsuenen (Washington, Londres, Paris eta Mosku) liderrak “bakearen tea” hartzera gonbidatu zituen. 

 

Jarduera paraleloen balio erantsia

Bioterran parte hartzen duten kontsumitzaileek, erabiltzaileek eta profesionalek gero eta itxaropen handiagoak dituzte.Aurten diseinatu den jarduera paraleloen programak errealitate horri erantzun nahi dio.Hogei bat hitzaldi planifikatu dira, adituek, elkarte eta administrazio publikoek ingurumenari buruzko joera, ekimen eta politikei buruz hitz egiteko.

 

Gai desberdinak jorratuko dira:klima-aldaketari buruzko euskal estrategia berria, ekonomia zirkularra, gune eraginkorrak, dronen aplikazioak nekazaritzan, energia-subiranotasuna, gertutasunezko kontsumoa, geobiologia, erleen egoera eta nekazaritzan dauzkaten ondorioak, sen onaren lorezaintza, eraikuntza ekologikoa, eraikin errespetutsuak, osagai kimikoengatiko kutsadura, etab.

 

Tailer praktikoak dira beste proposamen bat, laborantza ekologikoan sartzeko eta kosmetika-, bioeraikuntza- edo energia berriztagarrien demostrazioetarako.Jarduera horiez familian ere goza daiteke, Bioterrak jolas eta tailer didaktikoak antolatzen baititu haurrekin doazenentzat.Hala, proposamen eta jarduera ugariek Bioterra publiko guztietarako azoka ekologiko bihurtzen dute.

 

Horrez gain, Bioterrak bereizgarri du izaera parte-hartzailea.Horregatik, aurreko edizioetan bezala, erakusketa-zona ez da ikusteko bakarrik. Izan ere, produktuak dastatu eta erosi eta Ficobako pabiloietako jatetxean dauden proposamen ekologikoak probatu ahal izango dira, baita sukaldaritza-erakustaldiak zuzenean ikusi eta Iñigo Lavadoren jatetxeak azoka dela medio prestatu duen Bioterra menuarekin gozatu ere.

 

Jangela ekologikoa etxeko txikienentzat

Dibulgazioa eta kontzientziazioa txikienetatik hasten da. Horregatik, Bioterraren eskaintzak aurten janleku bat barne hartzen du neska-mutilek  produktu ekologikoekin egindako bazkaria edo askaria dastatu ahal izateko. Jankideei euro bateko lekukotasun-ekarpena eskatuko zaie izena ematean. ENEEKen eskutik etorri da proposamen hori.

 

Datu praktikoak

Bioterraren XI. edizioak ekainaren 5etik (ostirala) ekainaren 7ra (igandea) iraungo du. Inaugurazio ofiziala ostiralean izango da, 12:00etan.

 

Azokak ordutegi iraunkorra izango du, eta ostiralean eta ostegunean, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Larunbatean, berriz, ordutegia 21:00etaraino luzatuko da. Sarrerako eta aparkalekuko prezioak doakoak dira.

 

http://bioterra.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu