FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EXPOTAKU BIRAK ETA KATUEN NAZIOARTEKO ERAKUSKETAK BAT EGINGO DUTE ASTEBURU HONETAN FICOBAN
 
08/04/2015 • Oso ezberdinak diren bi ekitaldi hauek hitzordua daukate asteburu honetan Ficoban. Apirilaren 11tik 12ra Expotaku, manga, animazio, bideojoko, cosplay eta japoniar kulturaren munduarekin lotutako ekitaldien bira.
 
   
handitu

Expotakuk jarduera-programa zabal bat dakar Ficobara. Bisitariek proposamen ugariz gozatzeko aukera izango dute bi egun osoz: karaokea, cosplay-a (mozorroak), cover dance, triviala eta audiotriviala. Gaming (bideojokoak) eremu handi bat ere aurkituko dute, 20 postu osorekin, zazpigarren eta zortzigarren belaunaldiko kontsolekin, eta Nintendo eta Sonyren klasiko batzuk ere bai; eta  League of Legends bideojokoari eskainitako gune bat, azken belaunaldiko ekipamenduarekin eta mugarik gabeko 4G konexioarekin, eta 20 mahai-jokotik gorako ludoteka bat.

Eskaintza osatzeko tailerrak ere izango dira: papercraft, pixel art, hanakanzashi... eta gastronomiari buruzkoak ere bai, eta magic eta yugioh karta-txapelketak, tokusatsu proiekzio-eremu bat eta Japoniako Yamaguchi hiria turismoari begira sustatzen duten kartelen erakusketa, cosplay-ena, manga estiloan kustomizatuta dauden skate-oholena, tokusatsu bildumagintzako irudi eta bestelako artikulu batzuena. Hori guztia 2.000 metroko erakusketa azaleran eta 26 erakusketarik parte hartzen dutela.

Datu praktikoak:

Ordutegiak:

Larunbatean, apirilaren 11n: 10:00etatik  21:00etara | Igandean, apirilaren 12an: 10:00etatik 20:00etara

Prezioak:

Egun 1erako sarrera:  5€ | 2 egunetarako abonamendua: 8€ (4€/egunean)

* 2 egunetan leihatila 09:00etatik aurrera egongo da zabalik.

Prentsa:

Akreditazioak eskatzeko: expotaku@gmail.com

Komunikaziorako kontaktua: 692586585

 

IX. Nazioarteko Katu Erakusketa

Apirilaren 11n eta 12an Nazioarteko Katu Erakusketaren edizio berria egingo da Ficoban. Amobs Star erakunde frantsesak antolatu du. Oraingo honetan, 200 katu inguruk parte hartuko dute, eta titulu hauengatik lehiatuko dira: Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna eta Europako Txapeldun Handia. 17 arraza ezberdineko katurik onenak ikusi ahal izango dira bertan, besteak beste Munchkin, Singapura (katurik txikiena arraza guztien artetik), Bobtail Japanese  edo Mau egiptoarra. Eta arrazarik ezagunenak ere bai, hala nola Maine Coon erraldoia, katu persiar aristokratikoa edo siamdar dotorea.

Erakusketa  10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik bai larunbatean bai igandean. Sarrera-prezioa 4 eurokoa da helduentzat, eta bi eurokoa erretiratuentzat, minusbaliatuentzat eta 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. 7 urtetik beherakoentzat sarrera doan.

 

Informazio gehiago:

Telefonoa:+33559205002 // +33615068408

mp.partarrieu@com

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu