FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EXPOTAKU BIRA FICOBAN IZANGO DA APIRILAREN 11-12AN
 
30/03/2015 • Manga, animazio, bideojoko, cosplay eta japoniar kulturaren zaletuei zuzendutako ekitaldia da. Expotakuk 2.000 metroko erakusketa azalera izango du eta 26 erakusketari.
 
   
handitu

Expotaku, manga, animazio, bideojoko, cosplay eta japoniar kulturaren munduarekin lotutako ekitaldien bira hau Ficobara helduko da datorren apirilean; helburua entretenitzea eta gai horietan zaletuak direnen arteko elkargunea izatea. 

Expotaku 2010ean hasita bira egiten ari den azoka-ekitaldi bat da; urtero egiten da A Coruña, Tarragona, Gijón, Almería eta Zaragozan adibidez, eta, beraz, egina dauka ibilbide bat.  Azoka ludiko eta kulturala da, publiko gazte eta gazte-helduari, hau da 13-36 urte artekoari zuzendua, nahiz eta publiko guztiarentzat irekia dagoen.Ekitaldia hainbat elkarte nazionalek bultzatua da, eta Organizadores De Eventos (ODE) izeneko plataformak antolatua.

Zerbait azpimarratzekotan Expotakuren ekintza-programa zabala azpimarratu behar da.Bisitariek proposamen ugariz gozatzeko aukera izango dute bi egun osoz: karaokea, cosplay-a (mozorroak), cover dance, triviala eta audiotriviala.Gaming (bideojokoak) eremu handi bat ere aurkituko dute, 20 postu osorekin, zazpigarren eta zortzigarren belaunaldiko kontsolekin, eta Nintendo eta Sonyren klasiko batzuk ere bai; eta  League of Legends bideojokoari eskainitako gune bat, azken belaunaldiko ekipamenduarekin eta mugarik gabeko 4G konexioarekin, eta 20 mahai-jokotik gorako ludoteka bat.

 Eskaintza osatzeko tailerrak ere izango dira: papercraft, pixel art, hanakanzashi... eta gastronomiari buruzkoak ere bai, eta magic eta yugioh karta-txapelketak, tokusatsu proiekzio-eremu bat eta Japoniako Yamaguchi hiria turismoari begira sustatzen duten kartelen erakusketa, cosplay-ena, manga estiloan kustomizatuta dauden skate-oholena, tokusatsu bildumagintzako irudi eta bestelako artikulu batzuena. Hori guztia 2.000 metroko erakusketa azaleran eta 26 erakusketarik parte hartzen dutela.

 

Datu praktikoak:

Ordutegiak:

Larunbatean, apirilaren 11n:10:00etatik  21:00etara | Igandean, apirilaren 12an:10:00etatik 20:00etara
Prezioak:

Egun 1erako sarrera:  5€ | 2 egunetarako abonamendua:8€ (4€/egunean)

* 2 egunetan leihatila 09:00etatik aurrera egongo da zabalik.

Informazio gehiago:

www.expotaku.com

https://www.facebook.com/expotaku.irun

https://twitter.com/_ExpOtaku

Prentsa:

Akreditazioak eskatzeko:expotaku@gmail.com

Komunikaziorako kontaktua:692586585

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu