FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2015, EKAINAREN 5ETIK 7RA, FICOBAN
 
10/03/2015 • Bioterra, Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak erritmo egokian hasi da bere hamabigarren edizioaren komertzializazioa. Asmoa da sektoreko profesionalak eta kontsumo arduratsuarekiko kontzientzia duten pertsona guztiak biltzea.
 
   
handitu

 

Azoka hiru gunetan eratzen da kontsumitzaileen, erabiltzaileen eta profesionalen espektatibarik handienei erantzuteko.

 

BIOTERRA

Bioterran nekazaritza ekologikotik datozen egiaztapen ekologikoko elikagai-proposamenak dituzten pertsonek eta enpresek erakusten dituzte beren gaiak: nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika ekologikoa eta ehungintzaekologikoa.

 

NATURALL

NATURALLen barruan daude: Kosmetika eta higiene naturala, ehun eta osagarri naturalak, habitat osasuntsua (altzariak, etxeko osagaiak, garbiketarako gaiak eta detergenteak, aire- eta ur-iragazkiak, sukaldeko tresnak,...) terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa, sendabide naturalak (sendabelarrak, elixirrak, estraktuak eta esentziak), prentsa espezializatua eta abar.

 

GEOBAT

Geobat bioeraikuntzarako tokia da, modu osasuntsuan eta ingurumena errespetatuz eraikitzeko soluzio profesionalak ematen diren tokia, energia berriztatzaileena, ingurumen-eragin txikena eragiten duten eta energia naturalen aurrezpen eta aprobetxamendu handiena duten instalazioen tokia. Gestio ekologikoari eta informatika berdeari buruzko beste ekimen batzuk ere badute lekua bertan.

 

Izaera partizipatiboa

 

Aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gunera egiten den bisita ez da begiratzeko bakarrik izango. Produktuak dastatu ahal izango dira, erosi, Ficobako pabiloietan dagoen jatetxeko proposamen ekologikoak gozatu, edo sukaldaritzako erakustaldiak ere zuzenean gozatu.

Eta bisitaldia osatzeko, beste aukera bat da dibulagazioko hitzaldi ugarietako batera joatea; edo tailer praktikoetara ere joan zaitezke, dela laborantza ekologikoan sartzeko tailerretara, dela terapia alternatiboen tailerrera, edo, era berean, kosmetikako, bioeraikuntzako edo energia berriztagarrietako erakustaldiak ere ikus ditzakezu. Badira familiarekin ere goza daitezkeen jarduerak; izan ere, umeekin joaten direnekin pentsatuta, Bioterrak izaera didaktikoa duten tailerrak eta jokoak ere antolatzen ditu. Proposamen eta jarduera ugari; eta horrek guztiak jende ororentzako azoka ekologiko egokia bihurtzen du Bioterra.

 

Datu praktikoak

Ekainaren 5tik 7ra

Ordutegia:
Ostiralean eta igandean: 10.00 - 20.00
Larunbatean: 10.00 - 21.00

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu