FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  UHINAK KLIMA ALDAKETA ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO I. KONGRESUA AURKEZTU DU FICOBAK
 
26/02/2015 • Klima-aldaketaren ondorioen aurrean gure kostaldeak prestatzeko aurreikusi beharreko jardunbideak landuko dira kongresuan. Honako hauek dira babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Conseil Général des Pyrénées- Atlantiques, Conseil Régional d’Aquitaine. Uhinak urriak 6 eta 7an egingo da Ficoban.
 

“Ekiteko mugitzen gara”. Hori da Klima aldaketa eta itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko I. Kongresuaren eslogan nagusia.Eslogan horrek topaketa horren filosofia jasotzen du; izan ere, helburua da gure kostaldean, Euskadikoan eta Akitaniakoan, datozen urteetan klima-aldaketak sor litzakeen ondorioen aurrean prestatzeko jarduketak planteamendu aktibo batetik lantzea.

Uhinak kongresu bakarra da klima-aldaketaren eta horrek kostaldean izango dituen ondorioen gaia ekitaldi bakar batean lantzen duena. Ikuspegi horretatik, helburu nagusietako bat da itsasertza defendatzeko eta babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko jardunbideak eta irtenbideak ezagutzea, klima-aldaketaren ondorioei aurre egite aldera, eta esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea. Kongresu honen beste xedeetako bat da sinergiak eta lankidetza-dinamikak sortzea itsasertzaren kudeaketan eta mantentzean, eta hori mugaz gaindiko ikuspegitik egitea.

Enpresa-ikuspegiak ere izango du lekua Uhinaken. Ulertzen baita klima-aldaketa eta horrek ekartzen dituen eraldaketak gertatzen ari direla eta gure itsasertzeetan ondorioak minimizatzeko jardunbideak bultzatzea eskatzen duela.

Mezuak jende espezializatuari nahiz jende orori helarazteko sortu da Uhinak. Horregatik, Administrazio publikoko ordezkariak, zientzialariak, nazioarteko adituak eta sektoreko enpresak bilduko dira kongresuan, beharrezko diren esku-hartzeei buruz eztabaidatzeko. Baina herritarrengana ere iritsi nahi da, beren iritzia jasotzeko eta datozen aldaketen aurrean gure itsasertzak prestatze aldera Administrazio publikoek dagoeneko abian jarri dituzten jarduketak ezagutzera emateko.

Uhinak gogoeta bateratu baten fruitua da, eta gogoeta horretan parte hartu dute Ficobak, AZTI Itsas eta Elikadura Berrikuntzan aditua den Zentro Teknologikoak eta Groupe d’intérêt Scientifique Littoral Basque delakoak, eta honako hauek dira babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Conseil Général des Pyrénées- Atlantiques eta Conseil Régional d’Aquitaine. Instituzio horiek ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute, ulertzen baitute klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu behar diren neurriek aukera sortu dezaketela itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko jarduerak hazi daitezen.

Erakusketa gunea duen kongresua

Uhinakek proposamen bikoitza eskaini nahi die bertaratzen direnei. Alde batetik, kongresu baten berezko jarduerak antolatzen ari dira; esaterako, hitzaldiak, erakustaldiak eta lan-bilerak. Eskaintza hori, ordea, erakusketa-gune batekin osatuko da, eta horretan produktuak, zerbitzuak eta irtenbideak erakutsiko dira Administrazioaren aldetik, eraikuntza-enpresen aldetik, dragatze-enpresen aldetik, ingeniaritza-enpresen aldetik eta aholkularitza-enpresen aldetik; eta teknologi eta ikerketa zentroak ere izango dira bertan.

Hori guztia, Ficoba bezalako azpiegitura batean, behar adina toki baitauka erakustaldiak egiteko eta produktuak eta zerbitzuak beren aukera osoan erakusteko.  

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu