FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  JARDUERAK, BISITARIEK ETA OKUPAZIO-EGUNEK AURREKO EKITALDIAN AURREIKUSITAKOA GAINDITU DUTE, ETA FICOBAK % 22 AREAGOTU DITU DIRU-SARRERAK.
 
26/02/2015 • Diru-sarrerak 1.350.000 eurokoak izan dira. Ustiapenaren superabita % 12 izan da: 160.258 euro. Ficobak 215 jarduera hartu ditu. Barrutiak urteko bisitarien errekorra lortu du: 140.000. Eta ingurunean izandako efektuak 8.100.000 euro eragin ditu.
 

Fibocak etapak osatzen jarraitu du eta zenbaki beltzak egonkortu ditu, ekitaldia ustiapenaren superabitarekin itxiz bosgarren urte kontsekutiboan. 2014an nabarmentzekoa izan da diru-sarreren igoera, gehienbat Ficobaren azokek izan duten ibilera bikainarengatik, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak eta Eguberritako Haur Parkeak bereziki. 1.350.000 euroko diru-sarrerak lortu ditu, eta, horrenbestez, % 22 igo dira 2013an lortu zirenekiko, % 12ko superabitarekin.

Jarduerak, bisitariek eta okupazio-egunek ere bilakaera positiboa eduki dute. 215 ekitaldi egin dira, pasadan urteko 211 ekitaldien aurrean, eta 140.050 bisitarien zifra errekorra lortu da (2013an 138.102 izan ziren). Bestalde, okupazio-egunak % 10 igo dira, 212 izatetik 234 izatera pasaz. Okupazio-egunen zenbaketak ez ditu barne hartzen muntatze-eta desmuntatze-lanetarako egunak.

Ekitaldien tipologiari dagokionez, % 57 bilerak izan dira (kongresuak, konbentzioak, jardunaldiak…), % 36 jardunaldiak (sozialak, kulturalak, musikalak…) eta % 6 azokak, eta fakturazioaren ikuspegitik, azken horiek dira Ficobaren balantzean eraginik handiena dutenak (% 55).

Ficobak 2014an garatutako jarduerak 8,1 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan du haren inguruan.

 

Erakunde pribatuetan oinarritutako estrategia

Ficobaren bilakaerari buruzko datu positibo horiek estrategia baten emaitza dira, hau da, erakunde pribatuek jarduerarik gehienak bultza ditzaten lortzea, azokak berak bultzatu beharrean. Estrategia horri esker, azoken euren egonkortzearekin batera, azpiegitura erakargarria bihurtu da Ficoba ekitaldien antolatzaileentzat zein bisitarientzat, jarduera-eskaintza desberdinez goza dezakete eta.

Ficobak egutegian sartu dituen antolatzaile pribatuen ekitaldi berrien artean azpimarratzekoak dira Ficoauto bigarren eskuko ibilgailuen azoka (oso emaitza onak izan ditu bigarren urte kontsekutiboan); Artekaña eta Expoterraria Artisau Garagardoaren Azoka; Narrastien, Anfibioen, Arrainen, Artropodoen eta Ugaztunen Azoka.

Bestalde, Ficobaren kokapen estrategikoa eta haren mugaz gaindiko joera ikusita, Ficobak Frantziako ekitaldien antolatzaileei ere eman die arreta.  Lan-ildo horrek eman ditu dagoeneko lehenengo emaitzak, eta haren adibiderik esanguratsuena TIGF enpresa frantsesa izan da, gasaren garraioan eta biltegiratzean espezializatua; izan ere, zuzendarien urteko bilera Ficobako instalazioetan egin du, eta 200 pertsona baino gehiago bertaratu dira.

Datozen hilabeteetan Ficobak estrategia horrekin jarraituko du, eta marketin-ekintzak egingo ditu estatuko eta Frantziako antolatzaile berriak erakartzeko.

 

2015eko egutegia: ekitaldien kopurua eta aniztasuna areagotu dira

Gaur egun, Ficobak hogeita hamar ekitaldi handi baino gehiago ditu antolatuta. Berritasunen artean azpimarratzekoa da Ficobak sustatutako lanbide-izaerako ekitaldi berria: Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko  Kongresua; haren xedea Euskadiko eta Akitaniako kostak prestatzeko aurrera eraman behar ditugun ekintzak plangintza aktibo batetik jorratzea da, klima-aldaketak datozen urteetan seguru aski eragingo dituen ondorioen aurrean.

 

Kongresuak data berriak ditu, urriak 6 eta 7.

Gainera, Ficobaren 2015eko egutegiari beste ekitaldi batzuk gehituko zaizkio, hala nola Sportjamen udako edizio berezia,Gureak Taldearen  40. urtemuga, Expotaku mangaren bira edoReal Unión Futbol Taldearen Mendeurrena, gaur arratsaldean bertan ospatuko dena. 

Kontzertuek aipamen berezia merezi dute. Ficobak urtetik urtera tokia egin dio eremu horri, eta azpimarratzekoa da baita ere Irun Zuzenean jaialdiak Ficobako instalazioen alde egin duen apustua. Jaialdi horren markoan zenbait kontzertu antolatu dira. Martxoaren 23an, The Remains; ekainaren 13an,Fito&Fitipaldis, eta irailaren 26an, Men of Rock.

 

Ficobako jarduera garrantzitsuenen egutegia

  • Otsailak 26. Real Unión Futbol Taldearen Mendeurreneko Gala.
  • Martxoak 16-17. Gaztematika haurtzaroko, nerabezaroko eta gaztaroko jardunaldiak.
  • Martxoak 20-22. Antikuarioen eta Bilgarria Kentzearen V. Aretoa.
  • Apirilak 11-12. Expotaku bira
  • Apirilak 11-12. IX. Nazioarteko Katu Erakusketa
  • Apirilak 26. XXXVI. Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketa
  • Maiatzak 7. Krea, Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Sormenaren Azoka
  • Maiatzak 15. IV. Nazioarteko Atlantiar Kongresua
  • Maiatzak 16-17. Sportjamen udako edizio berezia
  • Maiatzak 23. Irun Zuzenean kontzertua: The Remains
  • Ekainak 5-7. XII. Bioterra, Produktu Ekologikoak, Bioeraikuntza, Energia Berriztagarriak eta Kontsumo Arduratsua
  • Ekainak 6. V. Naturopatia Kongresua
  • Ekainak 9. Mugaz gaindiko Ikasleen Kongresua
  • Ekainak 13. Irun Zuzenean kontzertua: Fito&Fitipaldis
  • Ekaina.  Enpleguaren Astea
  • Irailak 11-13. Expogrow, Kalamuaren Nazioarteko IV. Azoka
  • Irailak 26. Irun Zuzenean kontzertua: Men of Rock
  • Urriak 6-7. Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko I. Kongresua.
  • Urriak 17 Artekaña, Artisau Garagardoaren II. Azoka
  • Urriak 23 Gureak Taldearen 40. urtemuga
  • Urriak 30-azaroak 1. III. Irun Stock Market
  • Azaroak 6-8. Antikuarioen eta Bilgarria kentzearen VI. Aretoa
  • Azaroak 7.  Izuaren Pasabidea
  • Azaroak 14-15. Sportjam, Akzio Zaleen X. Azoka
  • Azaroak 20-22. Ficoauto, Bigarren eskuko ibilgailuen III. Azoka.
  • Azaroa. Enpleguaren Astea
  • Abenduak 5-8.  Euskal Kostaldeko Gabonetako X. Azoka
  • Abenduak 5-8.  Irungo Artisautza VI. Azoka
  • Abendua-urtarrila PIN, PAN, PUN, Eguberritako Haur Parkea

 

 

www.ficoba.org

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu