|
PIN, PAN, PUN, Ficobako Eguberrietako Haur Parkea berriz dator aurten erakustazokara, Gipuzkoa osoko 3 urtetik 13ra bitarteko ume eta gazteen gozamenerako. Haientzako guztientzako hiru pabiloi egongo dira, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte, tarte on bat pasatzeko proposamenez eta motiboz beteta. Eta hori guztia, ilararik eta jende-pilaketarik gabe, tokia mugatu egingo baita, lasaitasunez gozatu ahal izateko.
Eguberrietako Haur Parkera joango direnek bi berritasun nabarmen aurkituko dituzte. Lehenengo pabiloian, eszenatoki bat jarriko da, hainbat jarduera egiteko; esaterako, euskal karaokearen jaiak, xaboi-burbuilekin batera, edo disko-festak. Eta beste berritasun bat zakurrak maite dituztenentzat pentsatuta dago, hezteko ikastaroetan parte hartu ahal izango baitute.
Eguberrietako horrelako edozein parketan ohizkoa den bezala, barrakek ere bere protagonismoa izango dute. Ez dira faltako matxinsaltoak, haurrentzako talka-autoak, baby hegalaria, dragoia eta ohe elastikoak. Iazko arrakastaren ondoren, Bubble Soccer ere berriz egingo da. Jolas horretan, futbola, talkak, segurtasuna eta dibertimendua nahasten dira burbuila baten barruan. Battlefield Live jolasa ere izango da. Horretan, parte hartzen dutenak azken belaunaldiko bideojoko bateko protagonistak balira bezala sentituko dira, izpi infragorriekin lehiatuz.
Teknologiak ere bere lekua izango du EHPn. Tailerrak egingo dira: robotika eta softwaren inguruan, eta beste gai batzuetako tailerrak ere bai: arrantza, txokolatezko piruletak egitea, eskumuturrekoak eta haize-helizeak egitea, Gabon eskulanak, Gabon kantak jotzeko tresnak, sorkuntza eta irudimena sustatzeko aktibitate eta taldekako jolasak, globoflexia, eta zirkoan erabiltzen diren elementuak, malabarak adibidez, egiteko tailerrak, besteak beste.
1. Pabiloia
-
Joku libreak, hiruko lerroa, bosteko lerroa, zazpiko lerroa, duodecim scripta, tangram, tabak.
-
Kontsola tokia eta marrazteko mahaiak. Aktibitate ezberdinak egunero.
-
Emozioen inguruan mahai jolasak, eskulanak eta ipuinak
-
Izarren txokoa eszenatokia: Burbuila eta karaoke festa, Disko Festa, Fnac eko aktibitateak, txakurrekin tailerrak...
-
Tailerrak: haize errotatxoak, Bitxigintza, Aurpegi margoketa, Arrantzaren txokoa, Txokolatezko piruletak.
2. Pabiloia
-
Joko libre zona: Futbolina, Ping Pong , Air Hockey jokoak
-
Coca cola battlefield live bideojoko baten partaide sentiaraziko zaituen jokua. Adrenalinaz beterikoa.
-
Informatika gela, software libreko jokoekin eta beste hainbat tailerra
-
Hondakinen gaikako bilketaren inguruko jokoa
3. Pabiloia
-
Bubble soccer. futbola, talkak eta jostaketak eskaintzen dituen kirol modalitate berria. Guztiz segurua eta dibertsioa eskaintzen duena.
-
Era guztiko atrakzioak: ohe elastikoak, scalextrik, baby hegalaria, tren txikia, matxinsaltoa, zezen mekanikoa/surf taula
Ordutegia:
15:00etatik 20:00etara
Datak: Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte (biak barne)
Itxita:Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean.
Prezioak:
13 urte arteko haurrek: 7€.
Helduek: 6€
10 umetik gorako taldeek: 5€ ume bakoitzak (laguntzaile heldu bat doan)
3 urtetik beherako umeek: Dohainik.
Familia ugariak (txartelarekin): 5€, ume bakoitzeko.
Helbide honetan begira daitezke jardueren ordutegiak:http://pin.ficoba.org
|