|
Gipuzkoa osotik eta Iparraldetik etorritako bisitariek Ficobako hiru pabiloiak bete dituzte asteburu honetan, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko.Guztira, 23.000 bisitari inguruk gozatu ahal izan dituzte aurten azokan parte hartu duten 145 erakusketarien proposamenak.Bisitari-kopurua %24 hazi da, eta erakusketariena, berriz, %20.Datu horiek baieztatu egiten dute azoka hau sendotu egin dela eta erreferentziazko hitzordua bihurtu dela Gipuzkoako eguberrietako egutegian.
“Azokaren balorazioa, adierazi du Monica Alday bertako zuzendariak, oso positiboa da.Oso pozik gaude, eta irudipen hori helarazi digute erakusketariek eta bisitariek ere.Ahalegina egin dugu eskaintzaren kopurua eta kalitatea hobetzeko, eta jendeak balioetsi egin du hori.”
Jarduera paraleloen eskaintza izan da Eguberrietarako Azokara bisitariak erakartzeko beste erakargarrietako bat.Jende ororentzako eskaintza, baina bereziki txikieneak gozatu dezaten pentsatua, helduek bisita egin eta azokan erosten duten bitartean.“Azokaren hiru egunetan, tailerrak, txakur-erakustaldiak, magia-emanaldiak, erraldoiak, puzgarriak, joko elektronikoak, txokolate-janak eta abar programatu dira. Antolatu ditugun 30 jarduera baino gehiago horietan, bikaina izan da giroa, eta parte-hartzea ere oso handia”, adierazi zu Monica Aldayk.
Orain, Eguberrietako Haur Parkearen txanda da
Ficobako PIN, PAN, PUN Eguberrietako Haur Parkearen beste edizio berri batek abenduaren 22an zabalduko ditu ateak. 3 urtetik 13ra bitarteko umeentzat pentsatuta dago, eta urtarrilaren 4ra arte gozatu ahal izango dute, tarte on bat pasatzeko proposamen eta motiboz betetako hiru pabiloietan. Eta hori guztia, ilararik eta jende-pilaketarik gabe, tokia mugatu egingo baita, lasaitasunez gozatu ahal izateko.
|