FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  AZARO BIZI BATEN ONDOREN, FICOBA PRESTATZEN ARI DA EGUBERRIA OSPATZEKO.
 
27/11/2014 • Azken hilabetean 15 ekitaldi egin dira Ficoban. Hemendik aurrera, Eguberrietako hitzorduen txanda da: Euskal Herriko Kostaldeko Eguberrietako Azoka eta EHP.
 
   
handitu

 

Azaroa jarduerez josita etorri da, 15 ekitaldirekin; haietako lau publiko handiko azokak izan dira (Irun Stock Market, Antikuarioen erakusketa, Sportjam eta Ficoauto). Horren guztiaren ondoren Ficobak proposamena aldatu eta Eguberria ospatzeko prestatzen ari da.

Lehenengo hitzordua da Euskal Herriko Kostaldeko Eguberrietako ohiko Azoka da.Duela egun batzuk amaitu zen azokaren merkaturatzea erakusketarako toki guztia saldu ondoren.Azokak bat egingo du abenduko “zubiarekin”; beraz abenduaren 6tik (larunbata) abenduaren 8ra (astelehena) irekiko ditu ateak.Azokak 145 erakusketari izango ditu, 2013an baino 20 gehiago. Ficobara ekarriko duten eskaintzan elikadura eta gastronomia, osasuna eta edertasuna, dekorazioa, turismoa, aisialdia eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, etxeko gauzak, ibilgailuak, zerbitzuak eta abar nabarmentzen dira. Azokarekin batera, Irungo Artisautza Azokaren bostgarren edizioa izango dugu, Gabiltzak antolatutakoa.

Euskal Herriko Kostaldeko Eguberrietako Azokara hurbiltzeko beste arrazoi bat jarduera paraleloen programa da. Gazteenek disfrutatu ahalko dute kontsola gogokoenekin jolasten disfrutatuz, Kinetic Jazz praktikatuz, magia emanaldiekin edo azoka bisitatuko duten erraldoiekin. Prestakuntzazko jarduerak nahiago dutenentzat, eskaintzak hauek ditu barne: Idiazabalgo gazta egiteko erakustaldiak eta mamia egiteko tailer bat umeentzat eta eskulan tailer bat. Gainera, txakurren gaitasunei buruzko erakustaldi saio batzuk programatu dira, datozen jaietarako makillaje ikastaroak eta bakailaoa erosteko eta prestatzeko ikastaroak ere bai. Jarduera eskaintzan ez dira faltako azokan bertan erosteko erosketa-txartelen zozketa edo eguneroko txokolate jateak. Beste pizgarri bat izango da Renault Clío baten zozketan parte hartzea

 

Eguberrietako Azoka Irunen eta Donostian bultzatzen

Azaroaren 28an (ostirala) Euskal Herriko Kostaldeko Eguberrietako Azoka sustatzeko antolatu diren jardueren esparruan, gonbidapenak banatuko dira, baita txokolatezko Olentzeroak eta Erregeak ere Irunen, Colon ibilbidean, kioskoaren parean, 17:00tatik aurrera. Jarduera hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egingo da, Donostian,  azaroaren 29an (larunbata) goizeko 11:00tan.

 

http://expo.ficoba.org

 

Pin, Pan, Pun

PIN, PAN, PUN, Ficobako Eguberrietako Haur Parkea berriz dator aurten erakustazokara, Gipuzkoa osoko 3 urtetik 13ra bitarteko ume eta gazteen gozamenerako.Haientzako guztientzako hiru pabiloi egongo dira, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte, tarte on bat pasatzeko proposamenez eta motiboz beteta.Eta hori guztia, ilararik eta jende-pilaketarik gabe, tokia mugatu egingo baita, lasaitasunez gozatu ahal izateko.

 

http://pin.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu