FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAK BETE-BETETA DAUKA AZAROKO KARTELA
 
03/11/2014 • Barrutiak 11 jarduera hartuko ditu, eta horien artean, lau azoka: Irun Stock Market, Antigoaleko gauzen Azoka, Sportjam eta Ficoauto. Azaroan 8a izango da jardunaldirik jendetsuena. Izan ere, Antigoaleko gauzen Azoka, Izuaren Pasabidea eta Irun Zuzenean Jaialdia batera ospatuko dira. Aurreikusten da 45.000 bisitari gerturatuko direla Ficobara.
 

 

Azaroan zehar, Ficoba jardunean egongo da etengabe. Lehen asteburu honetan, Irun Stock Market merkatuaren bigarren edizioa izan dugu, eta aurten, 90 saltokik parte hartu dute, iazko 61 standen aldean.

Datorren asteburua izango da lanpetuenetako bat Ficoban. Ostiralean, azaroak 7, Gran Desembalaje - Antigoaleko gauzen Azokaren IV. edizioak ateak zabalduko ditu, eta igandera arte egongo da irekita. Larunbatean, azaroak 8, Ficobak Izuaren Pasabidea antolatuko du hirugarren urtez. Kale-antzerki honen bidez, publikoak aukera izango du izuaren eta suspensearen munduko pertsonaiak lanean ikusteko. Gauean, barrutia musika-eszenatoki bihurtuko da, Irun Zuzenean Jaialdia hartzeko, eta  Nikki Hill eta Dave Alvin & Phil Alvin with the Guilty Ones estatubatuarren eta Last Fair Deal Bilboko taldearen emanaldiak izango ditugu ikusgai.    

Azaroaren 12an Enpleguaren XIII. Astea ospatuko da, Bidasoa Bizirik sozietateak antolatutakoa, eta azaroaren 15ean eta 16an, Ficobara itzuliko da Sportjam Akzio Zaleen Azokaren bederatzigarren edizioa, kirolekin, modarekin, motorrarekin eta turismoarekin. 

Hurrengo asteburuan, azaroaren 21etik 23ra arte, Ficoauto bigarren eskuko ibilgailuen azokak hartuko du errelebua, eta bertan parte hartuko dute Gipuzkoan jarduten diren auto-markarik garrantzitsuenak eta automobilgintzaren sektoreko beste hainbat enpresak. Ekitaldiak barrutiko hiru pabilioi eta kanpoko erakusketa-eremuaren parte bat hartuko ditu.

Gainera, azoka-barrutian bestelako ekitaldiak ere ospatuko dira, hala nola Irungo eta Hondarribiko Turismo Mahaia (azaroak 13), ekintzaileen proiektuak aitortzen dituzten Irun Ekintzan Sarien banaketa (azaroak 18) eta Resot Proiektuaren (Sozialki Arduratsua den Mugaz Gaindiko Lurralde Proiektua) jardunaldi berria.Horrez gain, yateetako kapitain eta patroi izateko azterketak egingo dira.

 

Azaroko egutegia

  • Urriak 31 / azaroak 2.II Irun Stock Market
  • Azaroak 7-9.IV. Antigoaleko gauzen Azoka - Gran Desembalaje
  • Azaroak 8.  Izuaren Pasabidea
  • Azaroak 8.  Irun Zuzenean Jaialdia
  • Azaroak 12.  Enpleguaren Astea
  • Azaroak 13.Turismo Mahaia
  • Azaroak 15-16.IX. Sportjam
  • Azaroak 18.  II. Irun Ekintzan Sarien banaketa
  • Azaroak 20.  Resot Proiektuaren jardunaldia
  • Azaroak 21-23.Ficoauto
  • Azaroak 26-27.Yateetako kapitain eta patroi izateko azterketak

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu