|
Artisau-garagardoaren 1.500 zale inguruk gozatu ahal izan zuten azokan parte hartu zuten 21 mikrogagardogileren proposamenekin.
Erakusketarietako askok beren izakin guztiak bukatu zituzten, eta pozik agertu ziren lehenengo edizio honek izan duen harrerarekin eta horrelako jardunaldi batek eskaintzen duen aukerarekin, beren produktua ezagutzera eman ahal izaten baitute eta, gainera, artisau-garagardoaren kultura zabaltzeko aukera ere bada.Hori erakargarria gertatu da bisitarientzat ere; izan ere, jarduera paralelo guztiak bete zituzten, hala nola, dastaketak eta artisau-garagardoa egiteko tailerrak.
Bestalde, Ficobako I. Magia jaialdia erabat arrakastatsua izan zen, eta lekua bete egin zen.400 lagun inguruk gozatu ahal izan zuten Iurgi, Dexter eta Ibon magoen Ficobako entzunaretoan eskaini zuten ikuskizunarekin.Hainbat proposamenek magiaz bete zuten Ficobako aretoa.
Silvia Turné
616112580
prensa@ficoba.org
|