Azoka etenik gabeko ordutegian egongo da irekita 12:00etatik 02:00etara, garagardozaleek artisau-garagardoak dastatzeko aukera izan dezaten. 20 ekoizletik gora izango dira, Asturiasetik, Kantabriatik, Gaztela-Leondik, Gaztela-Mantxatik, Kataluniatik, Madriletik eta Nafarroatik etorrita.
Sarrerak 5 euro balioko du. Prezio horretan, azokako edalontzi ofiziala, kaña erdia eta azokaren gida bat sartuta daude. Edalontziak serigrafiatuta egongo dira, eta 2 euroraino bitarteko garagardoak dastatu ahal izango dira.
Jarduera paraleloak
Garagardo-dastaketa ez da izango Artekañako jarduera bakarra.Bisitariek aukera izango dute jarduera paraleloen programa osatu bat gozatzeko.
Garagardoaren eta gastronomiaren arteko lotura gero eta estuagoa da.Horregatik, Artekañan, Idiazabal jatorriko izendapeneko gaztekin uztartuta programatu dira garagardo-dastaketak.Jarduera hori, gainerakoak bezala, doakoa da, baina parte hartzeko, izena eman beharko da azoka bitartean.Gastronomiaren atalean, Irungo ostalari batzuk bertan izango dira, garagardoari laguntzeko proposamenak aurkeztuz.
Azokak alde didaktikoa ere izango du.Bere garagardoa egiten ikasi nahi dutenek aukera izango dute, jardunaldi osoan, garagardoa nola egiten den zuzenean ikusteko, eta, gainera, egiteko prozesuari buruzko bi mikroikastarotan ere parte hartu ahal izango dute; bata, goizean egingo da, eta bestea, arratsaldean, eta 45 minutukoak izango dira.
Artekañan, sektoreko berritasunak ere aurkeztuko dira, hala nola, artisau-garagardoaren eta ekoizle txikien bilatzailea, LOCALBIER, Gipuzkoako gazte-talde batek sortua.Tresna horren bidez, kontsumitzaileek, ekoizleek eta ostalariek informazioa eman dezakete artisau-garagardoak erosteari eta kontsumitzeari buruz.
Artekañako beste erakargarrietako bat izango da Vinilozko Diskoaren Azoka egingo dela. 3.000 erreferentzia fonografikotik gora egongo dira bisitarien eskura.
Musika emanaldiak
21:00etatik aurrera, bertaratzen direnek aukera izango dute Donostiako bi talderen emanaldiak gozatzeko: Howdy eta Frank.
Howdy taldea 2012aren hasieran sortu zen. Genero askotako bertsioen errepertorioa daukate: folk, country, rock´n roll edo blues. Ingelesezko kantak, musika-garai desberdinetakoak, batik bat erro amerikarrekoak.
Frank taldea 2013ko ekainean sortu zen Donostian. Abuztuan demo bat grabatu ondoren beren entsegu-lokalean, urrian hasi ziren kontzertuak ematen.Mundosonorok urteko talde errebelazioetako baten aitorpena eman zion, eta jotzen daramaten hilabete gutxitan Kutxa Kultur Hiriatik pasa dira Kursaaleko Kubo aretoan, eta Los Coronas eta Gallon Drunk taldeen abiatzaileak izan dira.
Sariak artisau-garagardo onenari
Azokan, epaimahai espezializatu batek eta bertaratzen den jendeak garagardo gogokoena bozkatuko dute. Horrenbestez, Epaimahaiaren saria bere estilora ondoen egokitzen den garagardoari emango diote, eta Jendearen saria, bertaratuek aukeratutako artisau-garagardo onenarentzat izango da.
Artisaun-garagardoa, hazten ari den sektorea
Estatuan, gaur egun, 400 mikrogaragardotegi inguru daude funtzionatzen, eta sektorea hazten ari da.Tradizio handiena duten guen geografikoei dagokienez, Katalunia nabarmendu behar da. Han daude artisau-garagardogileen %38a.Euskadiri dagokionez, 20 mikrogaragardogile daude erregistratuta.
Artekañaren aurrekariak
Artekaña azoka, dagoeneko, arrakastaz egin izan da Valladoliden, bi ediziotan.Orain, sustatzaileek ekitaldia Euskadira ekartzea erabaki dute; izan ere, beste leku askotan bezala, hemen ere, artisau-garagardoak gero eta onarpen handiagoa dauka merkatuan.Horregatik, azokak erabat izaera ludikoa duen arren, asmoa ere badakar Ficobara artisau-garagardoa sustatzen, saltzen eta haien markak tokia egiten laguntzen duen tresna ere izateko, eta, era berean, merkatu-bide berriak irekitzeko parte hartzen duten erakusketarientzat.Era berean, Artekañak foro bat bihurtu nahi du, artisau-garagardoaren kulturaren inguruan ezagutza sortzeko, tailerrak eta dastaketak antolatuz.
Jarduera paraleloen programa
12:30ean, egiten ikasteko mikroikastaroa (45 minutu)
13:45etan, 1. dastaketa (45-60 minutu)
17:00etan, 2. dastaketa (45-60 minutu)
18:10etan, egiten ikasteko mikroikastaroa (45 minutu)
19:00etan, Localbierren aurkezpena (30 minutu)
19:30etan, 3. dastaketa (45-60 minutu)
20:30ean, 4. dastaketa (45-60 minutu)
|