FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EXPOGROW CANNABIS AZOKA
 
09/09/2014 • Europako Cannabis Azokarik handiena, 12.000 m2 baino gehiagoko zabalerarekin. 100 profesional baino gehiago eta sektoreko markak. Frantziako mugatik 200 metrora eta Donostiako Aireportutik 2 km-ra.
 
   
handitu

Donostiako aireportutik bakarrik bi kilometrora, eta Frantziako mugatik 200 metro eskasera egingo da berriro ere EXPOGROW, alor horretan gure herrialdeko cannabisararen inguruko azoka osatuen eta erakargarrienetakoa, eta Frantzia aldeko Euskal Herriko lehena; izan ere, Iparraldean, nahiz eta azoka mota horrek negozio bolumen handia eduki, inoiz ez da horrelako azokarik egin. Datu esanguratsu bezala esan behar da iaz oso asistentzia handia erregistratu zela, %40 ingurukoa, profesionalei eta publiko frantziarrari dagokionez.

EXPOGROW profesionalei zein, oro har, publikoari begira antolatzen da, eta 2014an ere bere helburuak betetzen jarraitzeko antolatu da.Helburu horietako hiru beteak dira dagoeneko:Espainiako gaikako azoka nagusietako bat izatea; profesionalen eta publiko frantziarraren asistentzia finkatzea; eta azalerari dagokionez, Europako handiena izatea, 12.000m2 baino gehiagorekin.

Irailaren 12, 13 eta 14an, topagune garrantzitsua izango da EXPOGROW. Bertara bilduko dira 500en bat profesional akreditatu eta 100 erakusketari baino gehiago, marka eta enpresa espezializatuen artean. Iazko edizioan 13.000 bisitari baino gehiago izan zituen azokan bilduko dira guztiak.

Ficoba (IrungoErakustazoka–Gipuzkoa) izango da berriro ere erakustaldia 5.000 metro koadrotik gorako pabiloietan eta aire zabalean dituen 7.000 metro koadrotan hartuko duena. Eremu zabal horretan, EXPOGROW 2014 azokak negozio aukera eskainiko dio profesionalari, kalamuaren industriako beste aditu batzuekin kontaktatzeko aukera, eta, gainera, bisitariek bezala, cannabisaren inguruko produktuetan dauden nobedade guztiak partekatzekoa eta haietaz gozatzekoa.  Gainera, aldi berean, asteburu osoan zehar aisiaren inguruko beste ekintza batzuk ere egingo dira Azokan: Zirkoa, Animazioak, Performanceak eta gaueko musika jaialdia, Nazioarteko III Foro Soziala, Cannabisaren III Kopa, Espainiako eta Frantziako erabiltzaileen Elkarteen Bilerak, kanpoalde estalia, kanpoaldeko standak, hitzaldiak, atsedenerako eta jateko tokiak. Aurten, berritasun bezala, dena prezio berean izango da, eta poltsiko guztientzako eskuragarria.

Gure azokan sektoreko enpresa eta marka garrantzitsuenak egongo dira: Positronics, Kannabia Seeds, GHE Eurohydro, The Pure Factory, Strain Hunters, Powder Feeding, Revista Cáñamo, Dinafem, Cannabis Magazine, Soft Secret, Planete S Factory eta CRRH.

Expogrow Nazioarteko III.Foro Soziala

Aurten gure Forotik Marc eta Jodie Emery (Kanada) pasako dira, alegia, cannabisaren mugimenduan senar-emazte aktiboenetakoak.Gainera, Marc, politikoa, marihuana-hazien enpresaria eta Cannabis Culture Magazineren editorea da.Atera berria da kartzelatik AAEE-n eta jada etxean da, askatu dutela-eta ospatzen.Emery-tarrek azalduko dute zein den cannabisaren egoera legala Kanadan, eta Marc-i benetan gertatutakoa.

Uruguaitik Raquel Peyraube medikuntzan doktorea etorriko da, drogen erabilera problematikoetan aditua.Gure artean izango ditugu, bestalde, eta beste batzuen artean, droga-mendekotasun gaietan gure herrian oso adituak diren bi pertsona: Teresa Laespada, Deustuko Droga-mendekotasunaren Institutuko zuzendaria; eta Celina Pereda, Bizkaiko osasun sustapen zerbitzuko arduraduna eta droga prebentzioan aditua.

Urtero bezala, Foro Sozialean cannabisaren gaian estatuko eta nazioarteko aditu ezagun eta garrantzitsuek hartzen dute parte.

Aurten ere dohainik sartu ahalko da forora; eta –nobedade bezala– aurrez ez da izenik eman beharko.Joan nahi dutenek Foroa gauzatuko den esparrura besterik gabe sartzeko aukera izango dute, harik eta tokia betetzen den arte.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu