|
Azkenean, 10.029 bisitari igaro dira asteburu honetan Ficobako instalazioetatik, 160 erakusketariren proposamenak eta Bioterran egin diren laurogeitik gora jarduera gozatzera.
Emaitza horiekin, Bioterraren edizio hau onena izan da, erakusketari-kopuruari dagokionez; %15 hazi da 2013arekiko. Bisitari-kopuruan, 2014ko Bioterra azokaren historiako bigarren tokian geratu da, emaitza bikaina izan baitzen 2013an; izan ere, orduan, edizio berezia egin zen, hamargarren urteurrena zela.
“Azokaren emaitzen oso balorazio positiboa egiten dugu", adierazi du Monica Alday azokako zuzendariak, “are gehiago kontuan hartuta oso eguraldi ona egin duela asteburuan; gure bisitariak leial agertu dira Bioterrarekin duten hitzorduan. Logikoa denez, ez gara iritsi 2013ko emaitzetara, orduan, 15.500 bisitari izan genituen eta. Gogoratu behar da sarrera doan izan zela; eta, aurten, berriz, ohi den bezala, sarrera kobratu egin dugu."
Oso giro ona izan da hiru egunetan, eta jende asko ibili da erakusketa-gunean. Era berean, jende askok parte hartu du hiru egunetan egin diren jarduera parelelo ugarietan ere. Ohizkoa denez, igandean izan zen jende gehien, 4.381 bisitari; larunbatean, berriz, 4.015, eta ostiralean, 1.633.
http://bioterra.ficoba.org
|