FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  WE ARE STANDAR, CÁPSULA ETA ZEA MAYS TALDEEN KONTZERTUA IRAILAREN 27AN, FICOBAN
 
28/03/2014 • Talde horiek eta antolatzaileek aurki iragarriko dituzten beste batzuek emanaldia eskainiko dute Irun Rock Jaialdiaren V. Edizioaren esparruan. Kontzertu berri honekin, Ficobak indartzen jarraitzen du kontzertuetarako gune egoki gisa.
 

Ficobak aurrera jarraitzen du kontzertuak egiteko gune aproposa gisa kokatzeko duen estrategian. Uztailaren 19an iragarri den Pitbull-en kontzertuari gehitzen zaio orain Irun Rock Jaialdiaren V. Edizioa. Momentuz, irailaren 27an, Ficoban egingo den ekimen hori antolatu dutenek We are standar, Cápsula eta Zea Mays taldeen emanaldia iragarri dute; dena den, kartela beste talde batzuekin osatuko da eta guztiaren berri emango da datozen asteetan. Lehenengo bostehun sarrera salgai jarriko dira apirilaren 15ean, 15 euroko prezioan epe jakin batean.

 

Ficoba, barruti segurua eta erabilera anitzekoa, baita kontzertuak eskaintzeko ere

Kontzertu antolatzaileek bereziki hiru ezaugarri baloratzen dituzte: segurtasuna –ezinbestekoa da ekintza mota horietan-, instalazioen polibalentzia –kontzertu formatu asko ahalbidetzen duena- eta daukan irisgarritasun egokia; gainera orain bultzatzen da aparkalekua doan delako eta Topoaren ondoan dagoelako.

Ficobak inbertsio garrantzitsuak egin ditu segurtasunaren eremuan, adibidez, 3. pabiloia husteko ahalmena areagotu egin du eta formatu handiko kontzertuak egin ahal dira bertan -5.000 pertsona zutik-, edo sarbide berriak sortu dira 3. Pabiloiaren eta barruko erakusketa gunearen artean; horrela, 6.500 metro koadro dituen toki horretako bisitarien fluxua hobetu ahal da.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu