Curiosity Antic enpresak antolatzen duen azoka hau martxoaren 21ean hasiko da 17:00etan, Ficoban. Espainiako lurraldeko bazter guztietatik etorritako erakusketariak bilduko dira beren bitxiak, antzinako arropak, liburuak, zeramika, jostailuak, aurreko mendetako "Vintage" altzariak zein objektuak erakusteko eta saltzeko, “oso modan baitaude egungo apainketan”.
Nahi duten guztiek hurbildu ahalko dira eta bildumagintzako eta apaingintzako pieza “aparteko” osatutako selekzio handi bat ikusteko, betiere gutxienez 50 urteko antzinatasunarekin, arrazoizko prezioetan.
Barrutirako sarrera hiru euro kostatuko da eta igandean egingo den 200 euroko zozketan parte hartzeko eskubidea emango du, erakusketaren edozein postutan gastatzeko. 12 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira azokan.
Larunbatean, hilaren 22an, 18:00etan hainbat piezen enkantea egingo da. Gutxieneko irteera prezioa euro 1 izango da, eta nahikoa izango da eskua altxatzea mahuka bat etxera eramateko.
Ficoan egin diren aurreko edizioetan 4.000 pertsona baino gehiagok bisitatu gaituzte. Horregatik Curiosity Antic enpresak azoka hau Euskal Herrian zaharkinen sektoreko erreferentzia den ekitaldi bihurtzea espero du.
Ordutegia
Ostiralean, 17.00 - 21.00.
Larunbat eta igandean,11.00etatik 21.00etara.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu:www.curiosityantic.es
Joaquín Muniagorria: 696 364 704
|