Ficobak erakusketariei eta bisitariei eskaintza indartzeko eta balio erantsi handiagoa eskaintzeko asmoarekin bere gain hartu du erakustazokaren aparkalekuko gestioa. Gestio hori Ficoba inauguratu zenetik Empark enpresa esleipendunak egin zuen.
Gestioan egingo den aldaketari esker, aparkalekua doakoa izango da Ficoban egiten diren ekitaldietarako eta egunero egunezko ordutegian 08:00etatik 22:00etara. Bestalde, lur azpiko aparkalekua erreserbatuko da abonamendua dutenentzat, hilean, 36 euroko prezioan BEZ barne.
Bestalde, gestio eredu berriari esker, kanpoko aparkalekua erabili ahalko da erabilera alternatiboetarako; horrela, aparkalekua sartuko da Ficobako guneen eskaintzan eta diru-sarrera bide berri bat bilakatuko da.
Egia esan, bisitariek eta erakusketariek dagoeneko disfrutatu dute doako aparkalekuaz azken hilabete hauetan Ficoban antolatu diren ekitaldietan, hala nola Ficoauton, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan edo Eguberrietako Haur Parkean, eta oso ongi baloratu da berritasun hori.
Aparkalekuaren gestioarekin, Ficobak bitartekoak optimizatzeko eta kostuak murrizteko estrategiarekin jarraitzen du, eta, aldi berean, bere eskaintzan doako aparkalekua eskaintzen duen erakustazoka urrietako bat bilakatzen da.
Abonatuen plazen komertzializazioa hasita dago. Interesa duten pertsona guztiek informazioa eskatu ahal dute parking@ficoba.org postan edo 943 66 77 88 telefonoan.
|