FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  GIPUZKOAKO BAZTER GUZTIETAKO 11.500 HAURREK GOZATU DUTE FICOBAKO EGUBERRIETAKO HAUR PARKEAZ
 
09/01/2014 • Bisitarien kopurua %25 gehitu da 2012koaren aldean. Instalazioen erosotasuna, ilara motzak, aparkalekua doan, horiek dira ongien baloratu duten bisitariek.
 
   
handitu

Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak joan den igandean (urtarrilak 4) itxi zituen ateak, oso aldekoa den balantze batekin: 11.500 bisitari, horrek %25eko hazkuntza dakar berekin, aurreko edizioarekin alderatuz. Zifra horiekin gehiago finkatzen da Ficobako EH Parkea, Gipuzkoako Eguberriko erreferentzia diren ekimenetako bat bilakatuz. Jende ugari bildu da egunero, baina -aurreko urteetan bezala- familia gipuzkoarrek nahiago izan dute Erregeen jaiegunaren aurreko astean egin bisitak.

Erantzun positiboa Gipuzkoako bazter guztietako ikastetxeetara ere zabaldu da. Goranzko eskaera dela eta aurten hiru egun erreserbatu dira EHPrako bisitak egiteko, bi egun erreserbatu beharrean.

Bestalde, jarduera berriak sartu direnez publiko gaztearen bisitak areagotu egin dira eta asko izan dira EHPaz taldean gozatu direnak, gurasoen eta laguntzaileen konpainiarik gabe. Oro har, jarduera guztiek izan dute harrera aparta publikoaren aldetik, eta bereziki tailerrek. Horiek Ficobako EHPak ere bilatzen duen funtzio didaktikoa betetzen dute.

Aurten ere EHPko bisitariek instalazioen erosotasuna azpimarratu dute, bai haurrentzat bai laguntzaileentzat, baita ilada motzak izatea –edukiera mugatua baita- eta, jakina, aparkalekua doan izatea autoz iristen direnentzat eta “topoa” hurbil egotea garraio publikoa aukeratzen dutenentzat.

http://pin.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu